NEW
NEIKERetik babesten dugu 2026. urtea larre eta artzaintzaren nazioarteko eguna izan dadin
2 October 2020Joan den irailaren 28az geroztik, urriaren 2ra arte, FAOko Nekazaritza Batzordeak eskatuko dio FAOri bere lana sustatu dezan, larre, artzaintza eta artzainei dagokienez, horiek ere sartu daitezen programa teknikoetan eta garapen programetan, jasangarritasunean laguntzeko.
Batzordeak aurkeztu duen txostenean Mongoliako Gobernuaren proposamena dago, 2026an larre eta artzaintzaren Nazioarteko Urtea ospatu dadin (International Year or Rangelands and Pastoralists). Helburua da FAOk proposamen hori barneratu dezan bere Konferentziaren 42. Saioan, eta ondoren NBEko Idazkaritza Orokorrari helarazi diezaion, Nazio Batuen Batzar Orokorraren hurrengo saioan aztertzeko.
Ekimena, beraz, funtsezkotzat jotzen da artzaintzak eta abeltzaintza estentsiboak maila globalean kokatzen duten rol garrantzitsua aitortzeko.
Ildo horretan, LIFE SOIL MONTANA, LIFE Regen farming, LIFE Oreka mendian eta antzeko proiektuek babesten dute ekimena, eta artzaintzak gure kapital naturalaren biodibertsitatea kontserbatzeko duen garrantzia erreibindikatzen dute, landa ingurunearen ekonomia eta garapenaren oinarri moduan, nekazaritzako paisaiak konfiguratuz, horiek direlarik antzinako jarduera hori ingurunean integratzearen jatorria eta ondorioa, eta, finean, paisaia kulturalak konfiguratzen dituztenak.