Albisteak

BERRIA

NEIKERen arrautzatarako hegazti haztegietan klima aldaketa arintzeari buruz egindako tesi batek Arrautzaren Azterketen Institutuaren 2022ko Ikerketa Saria irabazi du

10 urria 2022

NEIKERen arrautzatarako hegazti haztegietan klima aldaketa arintzeari buruz egindako tesi batek Arrautzaren Azterketen Institutuaren 2022ko Ikerketa Saria irabazi du

  • Lana Eduardo Rosa Gonzalez doktoreak garatu du, “Arrautzatarako hegazti haztegietan gas nitrogenatuak arintzeko estrategiak” izenburuarekin, eta ustiategietako gas nitrogenatuen galeren magnitudea eta horiek nola murriztu aztertzen du.

Arrautzaren Nazioarteko Egunaren bezperan, 2022 Ikerketa Saria eta Urrezko Saria emateko ekitaldia egin du Arrautzaren Azterketen Institutuak (IEH). Oraingoan, doktoregoa NEIKERen egin duen Eduardo Rosa Gonzalezek jaso du saria, eta tesia gure lankide Pilar Merino Pereda eta Haritz Arriaga Sasieta doktoreek zuzendu dute.

Haren lanak hegazti ustiategietako gas nitrogenatuen galeren magnitudea aztertzen du, eta horiek murrizteko hainbat estrategia proposatzen ditu. IEHko Batzorde Delegatuko kideek osatutako epaimahaiak, saria emateko, aztertutako gaiaren gaurkotasuna eta interesa baloratu ditu, izan ere, arrautzatarako hegaztien sektorearentzat duen garrantziaz gain, gizarte osoarentzat eta Milurtekoko Helburuak lortzeko garrantzitsua da.

 

Arrautzaren Azterketen Institutua

Arrautzaren Azterketen Institutua (IEH) irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, Espainian arrautzari lotutako ikerketa bultzatzeko eta elikagai gisa duen interesari eta behar bezala maneiatzeari buruzko dibulgazioa sustatzeko sortua.

Ikerketa Saria erreferente bat da sektorean, eta helburu hauek ditu, besteak beste: arrautzari dagozkion alderdi guztietan azterlanak sustatzea, eta arrautzen eta arrautza produktuen produkzioaren jasangarritasunari, konposizioari, kalitateari, teknologiari eta horien erabilera eta kontsumo egokiari lotutako proiektuak bultzatzea.