Zerbitzu analitikoak

Sektorearentzat berritzen

Nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak osatzen dituzten elementuei buruzko proba analitikoak egitea ezinbesteko faktorea da kalitatea, kontserbazioa eta segurtasuna lortzeko, bai eta eraginkortasun ekonomikoari eta iraunkortasunari dagokienez sektorea garatzeko ere.

  • Abeltzaintza ustiategien osasuna
  • Elikagaien segurtasuna eta kalitatea
  • Euskal nekazaritza sektorearen errentagarritasun handiagoa

Aholkularitza espezializatuarekiko konpromisoa.
Laginak bidali

Lagin edo akreditazio bat gure edozein laborategitara bidaltzeko jarraitu beharreko jarraibideak deskarga ditzakezu. Era berean, bete eta laginarekin batera erantsita bidali beharreko fitxak aurkituko dituzu.

Segurtasun handiko instalazioak

Segurtasun handiko bi instalazio. Orotara, 1.520 m2-ko azalera hartzen dute.

Honako hauek ditugu: mikrobiologia eta immunologiako laborategi bat, biosegurtasuneko 3. mailako laborategi bat (BSL-3), biosegurtasuneko 2. eta 3. mailetako animaliekin esperimentatzeko instalazio batzuk, biosegurtasuneko 2. mailako landare saiakuntzarako berotegi bat, kromatografia eremu bat, biologia molekularreko eremuak, kimika analitikoko eremu bat eta landare analisirako laborategi bat.

BIOSEGURTASUNEKO 3.MAILAKO LABORATEGIA

Arrisku handiko eta arnas transmisiorako ahalmen handiko eragile infekziosoak ikertzeko gaitua.

SEGURTASUN BIOLOGIKOKO 2. MAILAKO BEROTEGIAK

Punta-puntako teknologia dute, diagnostiko biologikoak egiteko eta berrogeialdiko fitopatogenoek eragindako gaixotasun arriskutsuak ikertzeko.

Azpiegiturak

Segurtasun azpiegitura horiez gainera, ekipamendu esperimentala dugu, gure lan zientifikoa gauzatzeko oso lagungarria baitzaigu.

Alerta Biologikoko Laborategi Sarea (RE-LAB)

NEIKER Alerta Biologikoko Laborategi Sareko (RE-LAB) kidea da 2016. urteaz gero.

Gobernu zentraleko lehendakaritzak sustatzen du sare hori. Carlos III.a Osasun Institutuak koordinatzen du, eta sareari esker, Krisi Egoerak Gidatzeko Sistema Nazionalak eragile biologiko arriskutsuen mehatxuei aurre egiten lagunduko dion oinarrizko azpiegitura zientifikoa eta teknikoa eduki dezake.

Saiakuntza egiaztatuak

ENACek NEIKERentzat egiaztatutako saiakuntza guztiak deskargatu eta kontsulta daitezke.

Bezeroak
Zure kasua kontsultatu nahi duzu?

Informazio gehiago nahi duzu?
Esperientzia handiko talde bat dugu zure zerbitzura.