Albisteak

AGENDA

NEIKEReko laborantza ekologikoen entseguen landa bisita

2022ko urriaren 20a

10:00etatik-13:30etara

NEIKER Arkaute

Eusko Jaurlaritzak Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Planaren (FOPE) lanaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, NEIKERekin lankidetzan egindako bisita antolatu du landatutako laborantza ekologikoen entseguetara Arkauteko NEIKER zentroan. Bertan, udako laborantzekin gaur egungo etseguen garapena, aurreko kanpainetako etseguen emaitza batzuk eta etorkizuneko etseguen proposamenak azalduko dira.

TOKIA: Kapera eta ARKAUTEKO EREMU ESPERIMENTALAK
Antolatzailea: NEIKER
Arkauteko Nekazaritzako Elikagaien Campusa (Araba)
Eguna: 2022eko urriaren20a
Ordua: 10:00-13:30

PROGRAMA

10:00 – 10:45 Ekoizpen ekologikoarekin lotutako NEIKERek egindako lanen aurkezpena, orain arte egindako saiakuntzen emaitza batzuekin.

  • Zereal probak: garia, malutetarako oloa
  • Baratze espezieen entseguak estentsiboan 2022: kalabaza paperezko barrubigun gainean, erremolatxa gorria, edamame, arto gozoa
  • Belardi fosforikoaren ongarritze saiakuntza (Fertinagrorekin elkar lana)

11:00 NEIKER-Arkauteko eremu esperimental ekologikoetara bisita

  • Soja barietate entseguak: uzta baino lehen
  • Krotalaria uztartzea, zereala erein aurretik

2022-2023ko hurrengo kanpaina parte-hartzaileen proposamenak

Aurkezpen guztietan, galderak eta eztabaida parte-hartzaileak bultzatuko dira.