Misioa, bisioa eta balioak

Misioa

Balioa emateko soluzioak sortzea, ezagutza zientifikoan oinarrituta, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorearen garapen jasangarria babesteko, eta gizartearen ongizatean laguntzeko, pertsona konprometituekin.

Bisioa

Zientzia eta berrikuntzako euskal ekosisteman zein administrazio eta enpresentzat erreferentea izatea, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorea eraldatzen egiten dugun ekarpenagatik, erronka nagusiei aurre egiteko kokapen hobea izan dezan.

Balioak
Gure kudeaketa oinarrizko bost baliotan dago oinarrituta. Eta balio horiek dira gure inspirazio iturri eta bultzada.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen parte gara. 1997an sortu zen erakunde hori, eta zientziaren eta teknologiaren eremuko hainbat erakunde eta organismo biltzen ditu. Sare horri esker, sektorearen interes orokorretik abiatuta, erronka zehatzetarako konponbide espezifikoak eman ditzakegu.

NEIKER-EN KONPROMISOAK BOST ZUTABE DITU OINARRIAN:

Barneko eta kanpoko bezeroarenganako eta soluzioak eskaintzeko orientazioa
Barrura zein kanpora begirako soluzioak bilatzen ditugu, balioa sortzeko
Efizientzia eta Bikaintasuna
Ezagutza eta soluzio aurreratuak sortzen ditugu efizientziaz
Jasangarritasuna eta Berrikuntza
Lan eremu guztietan, prozesuetan oinarritutako kudeaketa eredu aurreratu batekin eta etengabeko hobekuntza sustatuz
Diziplina anitzeko taldea, konprometitua eta kohesionatua
NEIKER soluzioak eta berrikuntzak bilatzen oso inplikatuta dauden profesionalek osatzen dute, elkarrekin eta kanpoko eragileekin lankidetzan diharduten pertsonek, komunikazioaren, parte hartzearen eta enpatiaren bidez
Pertsonen ongizatea eta garapena
Pertsona guztiak ingurune seguruetan garatzeko aukerak sortzen ditugu, pertsonen ongizateari laguntzeko
Lorpenera bideratzea
Enpresentzat eta gizartearentzat transferentzia, dibulgazioa eta etengabeko hobekuntza sustatuz
Konpromiso etikoa
Gure jardueraren oinarrizko printzipioak dira neutraltasuna, zerbitzu publikorako dedikazioa, inpartzialtasuna, gardentasuna, zintzotasuna eta berdintasuna