Albisteak

BERRIA

ABENDUAREN 10EKO AGENDA Jardunaldia: berrikuntza eta kudeaketa patata-laborantzan

3 azaroa 2026

2026ko abenduak 10

08:30 – 11:00

IZENA EMAN

Eusko Jaurlaritzaren ekimenez eta Euskadiko kontsumorako zein hazitarako patataren Plan Estrategikoari jarraiki, NEIKERek bigarren jardunaldi ireki bat antolatuko du berriro.

Ekimen honen xedea da 2026ko kanpainako proben emaitzak argitara ematea.

Bestalde, jardunaldiak nazioarteko bi adituren hitzaldiak hartuko ditu osagarri gisa. Hitzaldi horiek ikerketa berriak interpretatzen eta bideratzen lagunduko dute; halaber, hazitarako eta kontsumorako patataren nekazaritza-kudeaketako zein biltegiratze osteko azken aurrerapenak helaraziko dituzte.

  • NORI ZUZENDUA: Nekazariak, nekazaritza-sektoreko teknikariak eta patata-laborantzako profesionalak.
  • ANTOLATZAILEAK: NEIKER eta HAZI.

EGITARAUA

08:30 – 09:00 | Erregistroa

09:00 – 09:30 | Iturrieta Faro etxaldeko hazitarako- patata saioen emaitzak.

Amaia Ortiz-Barredo doktorea. NEIKEReko patata-planaren proiektuaren ikertzaile arduraduna.

09:30 – 10:15 | Hazitarako eta kontsumorako patataren produkzioa eta osasuna Irlandan. (Hitzaldia ingelesez)

Dan Milbourne doktorea. Patata-izurriteen kontrol integratuko eta genetikako nazioarteko erreferentea. Irlandako TEAGASC zentroko langilea. Irlandako hazitarako eta kontsumorako patataren egoera, antolakuntza, nekazarientzako aholkularitza eta izurriteen kontrol-bideak azalduko ditu (besteak beste, mildiua eta virosiak).

10:15 – 11:00 | Laborantza-kudeaketaren eta biltegiratze osteko tratamenduen eragina hazitarako patataren, kontsumorako patataren eta tipularen germinazioan zein gaixotasun-garapenean.

Carmen Alamar Gavidia doktorea. Biltegiratze osteko fisiologiaren eta kontserbazioaren nazioarteko erreferentea. Erresuma Batuko Cranfield Unibertsitateko langilea. Laborantza-kudeaketak tuberkuluen kimatzeari eta kalitateari eragiten die; era berean, biltegiratze osteko kudeaketa azalduko du patatak eta tipulak biltegian luzaroago gordetzeko (errotazioko laborantza alternatibo gisa).

11:00 | Lan-kafea eta NEIKER-Arkauteko instalazioetarako bisita Arcaute

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.