BERRIA
Etorkizuneko nekazaritzan izurriteak eta gaitzak aurreikusteko ereduak
19 urria 2026Interesatzen zaizu zientzia eta datuak aplikatzea klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko? NEIKER biozientzietako tituludun bat bilatzen ari da, bere lanbide-karrera ikerketa aplikatuko proiektu batean parte hartuz egin nahi duena, doitasunezko nekazaritzan zentratuta.
Hurrengo bi urteetan, diziplina anitzeko talde bateko kide izango zara. Talde horren lana da, hain zuzen ere, labore estentsiboetan izurrite eta gaitzen agerpena aurreikus dezaketen eredu agroklimatikoak garatzea eta baliozkotzea. Helburua da nekazariei eta teknikariei laguntzea erabaki zehatzagoak, jasangarriagoak eta eraginkorragoak hartzen, klimari dagokionez gero eta aldakorragoa den testuinguru batean.
Zein izango da zure lana?
Aktiboki parte hartuko duzu proiektuaren zenbait fasetan, laborategiko lana, landa-jarduerak eta datuen analisia konbinatuta. Besteak beste, zeregin hauetan lagunduko duzu:
- Arrisku fitosanitarioak aurreikusten dituzten eredu matematikoak hautatzea eta ebaluatzea.
- Zenbait laboretako gaitzak (gorrina, alternaria, zurina, botritisa eta abar) aurreikusteko ereduak baliozkotzea.
- Nekazaritzaren aldetik interesa duten laboreei eragiten dieten izurriteen jarraipena egitea eta haiek aztertzea.
- Tresna informatikoen bitartez informazio agroklimatikoa eta biologikoa tratatzea eta aztertzea.
- Ezagutza sortzea eta, ondoren, AGROMETEO plataforman txertatzea. Plataforma horren bidez nekazaritzaren sektoreari informazio erabilgarria ematen zaio.
Zer eskaintzen dizugu?
- 2 urteko prestakuntza-programa.
- NEIKERrek Arkautiko (Araba) zentroan duen ikerketa-taldean sartzea.
- Prestakuntza praktikoa ikerketa aplikatuaren, doitasunezko nekazaritzaren eta datu-analisien alorretan.
- Azpiegitura zientifiko aurreratuak erabiltzea: laborategi espezializatuak, segurtasun biologiko handiko berotegiak eta estazio meteorologikoekin hornitutako finka esperimentalak (100 hektarea baino gehiago).
- Landare-osasunean eta laboreen babesean eskarmentu eta errekonozimendu handia duten zenbait ikertzailerekin batera lan egiteko aukera.
- Biltzarretan eta ezagutza transferitzeko jardueretan parte hartzea.
Bilatzen ari garen profila
Biologiako, Bioteknologiako, Ingurumen Zientzietako, Agronomiako, Farmaziako, Giza Nutrizioko, Elikagaien Teknologiako, Baso Ingeniaritzako, Matematikako edo biozientziekin lotutako beste titulazio batzuetako unibertsitate-ikasketak amaitu berri dituzten edo amaitzear dituzten pertsonak.
Informazio eta eskaera gehiago
Laster…

