BERRIA
P8 – Candidatus phytoplasma solani-ren monitorizazioa, dibertsitate genetikoa eta kudeaketa iraunkorra patatan
19 urria 2026STOLBUR-TRACK proiektuaren helburua Candidatus Phytoplasma solani (Ca. P. solani), ikertzea da, patataren stolbur gaixotasuanren eragilea. Proiektuak oraindik ezezagunak diren arloak jorratuko ditu, hala nola bere banaketa, aldakortasun genetikoa, bektoreak eta erreseborioak, bereziki klima-aldaketak eragindako berragertzearen testuinguruan. Landareak eta intsektuak detektatzeko eta genotipatzeko metodo azkarrak garatuko dira, eta Ca.P. solaniren lehen pangenoma eraikiko da. Bektoreen bidezko transmisioa murrizteko tratamenduak eta maneiu-praktikak ebaluatuko dira, patataren hobekuntzarako gure programan erresistentzia-iturri genetikoak bilatzeaz gain. Emaitzek zaintza epidemiologiko eraginkorragoa eta laborearen babes iraunkorragoa garatzen lagunduko dute.
STOLBUR-TRACKek diziplina arteko doktoretza-tesia garatzeko aukera ematen du, landa-lana, diagnostiko molekularra, genetika, bioinformatika, genomika eta laboreen babesa uztartuz. Ikasleak arazoari jarraitu ahal izango dio, patogenoa eta haren bektoreak eremuan detektatzetik hasi eta dibertsitate genetikoa aztertzeraino eta egokitzapen-mekanismoak bilatzeraino, stolburaren epidemiologia ulertzeko eskala desberdinetako datuak integratuz. Tesia elkarlanean zuzenduko dute landare-osasunean, laboreen erabileran, genetika molekularrean eta bioinformatikan esperientzia osagarria duten ikertzaileek, eta estatuko eta nazioarteko ikerketa-zentroetan lankidetzan aritzeko. Egonaldiak egiteko aukera emango du, zeharkako prestakuntza eta funtsezko ikerketan, landare-osasunean eta hobekuntza genetikoan aplika daitezkeen gaitasunak eskuratzea bultzatuz.
Bilatzen ari garen profila
Oinarrizko prestakuntza behar da Ingurumen, Biologia, Bioteknologia eta Agronomia arloetako zientzietan edo ingeniaritzetan.
Informazio eta eskaera gehiago
- EHAAko argitalpena: azaroaren 6a
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 7tik abenduaren 7ra, biak barne.
- Eskaerak: ikertalent 2026




