BERRIA
T4 – Basa-faunaren eta etxeko espezieen arteko interfazean patogenoak transmititzea, hegaztien influenzari arreta berezia jarriaz
19 urria 2026Proiektuak, interesekoak diren gaixotasun zoonotikoen epidemiologia aztertzea du helburu, etxeko abere eta animalia basatien arteko interfazean. Fauna basatiaren gaixotasunen zaintza planen ezarpena, interes epidemiologikoa duten gaixotasun batzuen azterketarako tresna egokienetako bat da.
Adibide argi bat, patogenotasun handiko hegazti-gripearena da, hegazti-ekoizpeneko gaixotasun garrantzitsuenetako bat da, sektorean galera handiak eragiten baititu. Gaur egun zirkulatzen ari den H5N1 azpimotak pertsonei eta beste ugaztun batzuei ere eragin diezaieke. Azken urteotan Europan etxeko hegaztietan detektatutako agerraldiak, gehienbat, kutsatutako espezie basatiek birusa sartzearekin lotu izan dira; izan ere, espezie horiek, beren joan-etorrietan edo migrazioen bitartez, patogenoak eremu berrietara eramaten dituzte.
Horregatik, garrantzi handia du fauna basatian birusaren prebalentzia zein den jakitea, baita beste patogeno batzuena ere, hala nola espezie basati eta bertako ekoizpen-sistemetako animalien arteko elkarrekintzak monitorizatzea.
Gainera, espezie basatien mikrobiomari buruzko ezagutza areagotzea ere oso garrantzitsua da, patogenoak etxeko espezieetara edo pertsonengana transmititzeko duten potentziala ebaluatu ahal izateko.
Bilatzen ari garen profila
Albaitaritza, zientzia biologikoak, biokimika, bioteknologia eta biozientziekin lotutako beste diziplina batzuk.
Informazio eta eskaera gehiago
- EHAAko argitalpena: azaroaren 6a
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 7tik abenduaren 7ra, biak barne.
- Eskaerak: ikertalent 2026




