Albisteak

BERRIA

AGENDA URRIAK 14: ARDI2 proiektuaren amaierako ekitaldia: Latxa eta Manech arrazen etorkizuna

11 iraila 2026

2026ko urriak 14

09:30 – 14:15

Mourgues etorbidea, 8, 31740 Doneztebe (Nafarroa)

Esne-ardigintzak ukaezinezko balio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa du Espainiako eta Frantziako Pirinioen eremuan. Hala ere, Latxa eta Manech bertako arrazen ustiapena bereizita mantendu da denboran zehar muga geografiko eta administratiboen ondorioz, eta horrek erritmo desberdineko hobekuntza genetikoko programa independenteak ezartzea ekarri zuen.

Erealitate honi aurre egiteko, lehenengo fasean (ARDI proiektua) hobekuntza-programak eta metodologiak bateratzen lan egin zen, eta mugaren bi aldeetako abeltzainen artean ARTALDEAN EEAE sortzea lortu zen. Bigarren fase honetan, ARDI2 proiektuaren helburua mugaz gaindiko egitura hori edukiz hornitzea izan da, lurraldean hobekuntza-programak ezartzeko erreferente bihurtuz.

Azken hiru urteotan, CDEO, INRAE, IDELE, NEIKER, ASLANA eta ARDIEKIN erakundeok elkarlanean eta modu koordinatuan lan egin dugu hobekuntza genetiko hori sendotzeko eta Latxa zein Manech arrazen jasangarritasuna eta lehiakortasuna indartzeko, Pirinioetako abeltzaintzari zuzeneko mesede eginez.

Amaierako topaketa honetan, lankidetza-urte hauetan lortutako emaitzen berri eman eta eztabaidatuko dugu. Halaber, sektoreko eragile guztien parte-hartzea izatea gustatuko litzaiguke, esne-ardigintzaren etorkizuna nola eraikitzen jarraitu elkarrekin zehazteko.

  • NORENTZAT:bazkideak, ekoizleak, ardigintzako profesionalak, ikertzaileak, lurralde-kudeatzaileak eta esne-ardigintzarekin lotutako erakundeetako langile teknikoak.

Egitaraua

09:30 – 10:00 | Izen-ematea eta ongietorriko kafea

10:00 – 10:30 | Irekiera eta agintarien ongietorria

10:30 – 11:15 | ARTALDEAN sendotzea

11:15 – 11:45 | Mugaz gaindiko ebaluazio genetikoa

11:45 – 12:15 | Atsedenaldia – Kafea

12:15 – 12:45 | Karaktere berriak

12:45 – 13:15 | Teknologia berriak

13:15 – 14:00 | Gogoetak eta eztabaida bateratua

14:00 – 14:05 | Agurra eta amaiera

14:15 | Bazkaria

 

 

 

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.