BERRIA
AGENDA URRIAK 14: ARDI2 proiektuaren amaierako ekitaldia: Latxa eta Manech arrazen etorkizuna
11 iraila 2026Esne-ardigintzak ukaezinezko balio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa du Espainiako eta Frantziako Pirinioen eremuan. Hala ere, Latxa eta Manech bertako arrazen ustiapena bereizita mantendu da denboran zehar muga geografiko eta administratiboen ondorioz, eta horrek erritmo desberdineko hobekuntza genetikoko programa independenteak ezartzea ekarri zuen.
Erealitate honi aurre egiteko, lehenengo fasean (ARDI proiektua) hobekuntza-programak eta metodologiak bateratzen lan egin zen, eta mugaren bi aldeetako abeltzainen artean ARTALDEAN EEAE sortzea lortu zen. Bigarren fase honetan, ARDI2 proiektuaren helburua mugaz gaindiko egitura hori edukiz hornitzea izan da, lurraldean hobekuntza-programak ezartzeko erreferente bihurtuz.
Azken hiru urteotan, CDEO, INRAE, IDELE, NEIKER, ASLANA eta ARDIEKIN erakundeok elkarlanean eta modu koordinatuan lan egin dugu hobekuntza genetiko hori sendotzeko eta Latxa zein Manech arrazen jasangarritasuna eta lehiakortasuna indartzeko, Pirinioetako abeltzaintzari zuzeneko mesede eginez.
Amaierako topaketa honetan, lankidetza-urte hauetan lortutako emaitzen berri eman eta eztabaidatuko dugu. Halaber, sektoreko eragile guztien parte-hartzea izatea gustatuko litzaiguke, esne-ardigintzaren etorkizuna nola eraikitzen jarraitu elkarrekin zehazteko.
- NORENTZAT:bazkideak, ekoizleak, ardigintzako profesionalak, ikertzaileak, lurralde-kudeatzaileak eta esne-ardigintzarekin lotutako erakundeetako langile teknikoak.
Egitaraua
09:30 – 10:00 | Izen-ematea eta ongietorriko kafea
10:00 – 10:30 | Irekiera eta agintarien ongietorria
10:30 – 11:15 | ARTALDEAN sendotzea
11:15 – 11:45 | Mugaz gaindiko ebaluazio genetikoa
11:45 – 12:15 | Atsedenaldia – Kafea
12:15 – 12:45 | Karaktere berriak
12:45 – 13:15 | Teknologia berriak
13:15 – 14:00 | Gogoetak eta eztabaida bateratua
14:00 – 14:05 | Agurra eta amaiera
14:15 | Bazkaria









