MAEDICON15

Maedi-visnaren kontrola EAEn 15

  • Finantzaketa: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
  • Ikerlari arduraduna: Ramón Juste
  • Gauzatzea: 2015

Proiektu honen helburu orokorra maedi-visnaren prebalentzia eta intzidentzia ikertzea da, eta ikustea zer aukera dagoen birus hori kontrolatzeko EAEko abere-taldeetan.

Hauek dira helburu espezifikoak:
1. Laginak hartzea, analisi serologikoa egitea eta abere-taldeen maneiuaren informazioa jasotzea.
2. Sortutako informazioa prebalentziaren eta intzidentziaren eta transmisioan eragin dezaketen faktoreen analisi estatistikoaren bidez ebaluatzea, urteko infekzio-dinamika zehaztea eta animalia seropositiboak kosturik txikienarekin selektiboki ezabatuz maedia errotik kentzeko eredu bat diseinatzea eta balidatzea
3. Emaitzak eta ondorioak plazaratzea, abeltzainei, sektoreari eta komunitate zientifikoari aurkeztuz, sortutako emaitzak hedatzeko, batez ere maedia kontrolatzeko eta errotik kentzeko transmisio-mekanismo eta estrategiei dagokienez.