GOVARPIM

Piperraren eta piperminaren ekoizpen prozesuen berrikuntza, barietate erresistenteen eta landan maneiatzeko protokolo berrien bidez

  • Proiektuaren hasiera: 2022/10/10
  • Proiektuaren amaiera: 2024/10/10
  • Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza
  • Aurrekontua: 20.061,66 € (%21,02 finantzatuta)
  • Bazkideak: BIHOEL, GILBE, BARRENETXE SCOOP eta NEIKER

Talde operatibo hau Gernikako piper eta Ibarrako pipermin ustiategiek Tobamobirusekin duten arazo larria konpontzeko eratu da (hazi eta kontaktu bidez transmititzen diren birusak).

Barietate autoktono horiek sentikorrak dira birus horiekiko, eta horrek galera ekonomiko handiak eragiten ditu, azkar hedatzen direlako eta iraunkortasun handia dutelako.

NEIKERek tobamobirusarekiko erresistenteak diren Gernikako piper eta Ibarrako pipermin barietateak lortu ditu. Xedea da genetikoki erresistentea den landare materialaren transferentziarekin arazoa konpontzea. Material hori historikoki birus horiek kaltetutako ustiategietan probatuko da.

Gainera higieneari buruzko praktika kulturalen protokolo adostu bat egin eta zabalduko da, birusak erresistentzia gene horiei gailentzeko arriskua gutxitzeko.

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.