BERRIA
AGENDA AZAROAK 26: One Health jardunaldia | Animalien osasuna One Health estrategiaren zutabe gisa
21 iraila 2026Azken urteetan, One Health kontzeptua sendotu egin da garaiko erronka sanitario handiak lantzeko erreferentziazko esparru gisara. Giza osasunaren, animalia-osasunaren eta ekosistemen osasunaren arteko loturak agerian utzi du zenbait arazo, hala nola sortzen ari diren zoonosiak, mikrobioen aurkako erresistentziak, aldaketa globalaren ondorioak edo biodibertsitatearen galera, ikuspegi integratu batetik baino ezin daitezkeela ulertu eta aurre egin.
One Healtharen garapena bultzatu duten erronketako askoren jatorria animalien eremuan dago, edo han dute beren konponbidearen funtsezko zati bat. Albaitaritza-medikuntzak ezinbesteko rola du zenbait alorretan, besteak beste, sortzen ari diren gaixotasunen zainketan, zoonosiaren kontrolean, fauna basatiari eta bektoreei lotutako arriskuen prebentzioan, mikrobioen aurkakoen kudeaketa arduratsuan edo tresna immunologiko zein txerto-tresna berrien garapenean.
Jardunaldi honetan gai horren inguruan hausnartu nahi da, bai eta albaitaritza-zientziak osasun globalari egiten dion ekarpena baloratu ere. Erreferentziazko adituen eta ikerketako zein zaintza sanitarioko adibide jakin batzuen bidez, ikusiko dugu animalia-osasuna ez dela soilik One Healtharen oinarrizko zutabe bat, baizik eta ezinbesteko elementu bat arriskuei aurre hartzeko, pertsonak babesteko eta gure produktibitate-sistemen zein ekosistemen jasangarritasuna zaintzeko.
- NORENTZAT: albaitaritza-sektoreko profesionalak, ikertzaileak, osasun publikoko eta ingurumen-osasuneko profesionalak, administrazio publikoko teknikariak eta ikasleak.
Egitaraua
PROGRAMA
08:45 – 9:00 | Izen-ematea.
09:00 – 9:30 | Inaugurazioa. Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua eta Juan Ignacio Pérez Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua.
09:30 – 09:35 | NEIKERen ongietorria. Joseba Garrido, NEIKERen zuzendari zientifikoa.
9:35 – 10:20 | Zientziaren eta albaitariaren rola sortzen ari diren zoonosietan, Osasun Bakar Bat ikuspegitik. Maria Ángeles Risalde Zoonosiaren eta Sortzen ari diren Gaixotasunen Andaluziako Zentroaren (CAIZEM) zuzendaria.
10:20 – 11:00 | One Medicinetik One Healthera: albaitaritzako mikrobiologiaren eta immunologiaren ekarpena osasun globalari. Natalia Elguezabal, NEIKERen Animalien Zientzia saileko burua.
11:00 – 11:30 | Kafea.
11:30 – 11:45 | Fauna basatiaren zaintza: arriskuei aurre hartzea osasun globala zaintzeko. Marta Barral, NEIKERen Animalien Zientzia saileko «Fauna Basatia eta Hegazti-gripea» taldeko ikertzaile nagusia.
11:45 – 12:00 | Bektoreak eta aldaketa globala: sortzen ari diren arriskuak eta osasunerako erronkak. Aitor Cevidanes, NEIKERen Animalien Zientzia saileko «Parasitoak eta Bektoreak» taldeko ikertzaile nagusia.
12:00 – 12:15 | Mikrobioen aurkako erresistentziak; erronka partekatu bat: animalia-osasunaren ikuspegia. Ana Hurtado, NEIKERen Animalien Zientzia saileko «Zoonosia eta Elikagai-segurtasuna» taldeko ikertzaile nagusia.
12:15 – 12:45 | Mahai-ingurua. Maria Ángeles Risalde eta zehazteke dauden beste hizlariak. Moderatzailea: Joseba Garrido.
12:45 – 13:00 | Ondorioak eta amaiera.
13:00| Luch-a.








