Albisteak

BERRIA

AGENDA URRIAK 29: | Jardunaldia: Esne-ekoizpen iraunkorreko sistemei buruzko bigarren jardunaldia

17 iraila 2026

2026ko urriak 29

08:30 – 16:30

Pottoka aretoa (Zalditegiak), NEIKER Arkauti

NEIKERetik esne behien sektorearen inguruan hausnartzeko bigarren jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu, Euskadiko esne-behi sektorearen jasangarritasuna hobetzeko helburuarekin. Europa mailako TEDY proiektuaren barruan, zure esperientzia eta ezagutza funtsezkoak dira sektorearen erronkak mahai gainean jarri eta berrikuntzak helarazteko.

 

Topaketa hau Living Lab-aren ekosistemaren bigarren jardunaldia izango da. Lehenengo topaketan sektorearen arazoen mapaketa kolektiboa egin genuen eta ekintza estrategikoak elkarrekin diseinatu genituen. Bigarren jardunaldi honetan martxan jarritako ekintza batzuen emaitzak partekatuko ditugu.

  • NORI ZUZENDUA: esne-behiaren sektorean esperientzia eta ezagutza teknikoa duten profesionalak, abeltzainak eta eragileak.

EGITARAUA

08:30-09:00 | Erregistroa.

9:00-9:30 | Proiektuaren aurkezpena eta aurreko tailerraren emaitzak.

9:30-11:00 | Martxan dauden esperimentuen egoera.

11:00-11:30 | Atsedena.

11:30-13:00 | Esne sektorearen talde dinamika.

13:00-15:00 | Bazkaria.

15:00-16:30 | Bisita.

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.