Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ohartarazi du antibiotikoekiko erresistentzia handitzeak arazo larria eragiten diola gizakiaren osasunari, eta nabarmendu du horri irtenbide bat bilatzeko diziplina anitzeko ikuspegiak proposatu behar direla.
NEIKERen helburu bat finkatuko dugu, alegia, nekazaritzako fitosanitarioen erabilera eta abeltzaintzako botikena neurtzea, eta, zehazkiago, antibiotikoen erabilera ahalik eta gehien murriztea.
Horrenbestez, ekoizpen sistemen egiazko lehiakortasuna bermatuko duten alternatibak bilatzen ahaleginduko gara.
Nekazaritzan, erabilera gidalerro berriak definituko ditugu, produktu fitosanitarioak murriztuz. Horrek, beraz, ustiategiaren errentagarritasuna handituko du, eta positiboa izango da ingurumenari dagokionez. Nekazaritzan, bestalde, infekzioei aurrea hartzen eta heda ez daitezen ahaleginduko gara, zaintza eta monitorizazioa hartuko ditugu ardatz, eta antibiotikoen neurrizko erabilera egiten dela egiaztatuko dugu.
Ekoizpen sistemak bermatuko dituzten bilaketa alternatiboak.