INNOTUB

Pirinioez gaindiko sarea, animalien tuberkulosia kontrolatzeko tresna berritzaileak ikertzeko eta garatzeko.

#

  • Data: 2019-10-01 – 2022-06-01
  • Proiektuaren arduraduna NEIKERen: Iker Agirregomoskorta
  • Aurrekontua guztira: 200.000 euro
  • Departamentua: Animalia Osasuneko Departamentua
  • Kideak: CReSA, UAB, VACUNEK, ANSES, ENVT eta NEIKER

Une hauetan, Frantzian, behien tuberkulosiaren inguruko egoera ezin hobea da, tuberkulositik libre egotearen estatusa eman baitiete, eta Pirinio hegoaldeko komunitateetan hori lortzeko bidean daude. Aitzitik, basa faunan hautemandako kasuen hazkundea, bereziki basurdeari dagokionez, arriskuan jartzen ari da gaur egungo egoera.

Horrez gain, arazo kezkagarri bat dago abeltzainentzat zein administrazioarentzat, izan ere, gero eta animalia gehiagok erreakzionatzen dute tuberkulosiaren “in vivo” proba diagnostikoei, zeinetan ezin baita baieztatu infekzioa dagoenik teknika mikrobiologikoen bitartez. Kasu batzuetan, horren arrazoia da infekzioa fase oso goiztiarretan hauteman dela, eta oraindik ezin dela aztertutako ehunetan lesiorik edo mikobakteriorik lokalizatu, eta beste kasu batzuetan arrazoia da beste mikobakterio batzuk daudela, patogenoak izan ala ez, tuberkulosiaren diagnostikoa interferitzen dutenak.

Horrek guztiak eragiten du behar ez diren sakrifizioak egitea –eta indemnizatu egin behar dira–, ustiategien balio genetikoa galtzea eta produkzioa murriztea, esne zein haragi produkzioa kontuan hartuta. Arrazoi horiek direla medio, helburuak dira 1) in vivo tekniken espezifikotasuna hobetzea eta 2) tuberkulosia sortzen duen agentea detektatzeko tresnak garatzea, interferentzia eragiten duten beste mikobakterioetatik bereiziz.

 

Horrez gain, gaixotasuna kontrolatzeari lotutako azterketak egingo dira, txertoen bitartez, diagnostikoan bereziki landuz infektatutako animalien eta txertatutakoen arteko diferentziak. Azkenik, beste faktore soziologiko batzuk ere badaude, gero eta harreman gehiago dutenak gaixotasunak kontrolatzeko planen arrakastarekin, eta ebaluatu egingo dira.