Pestiziden hondarren eragina antibiotikoekiko erresistentziak agertzeko eta barreiatzeko emendakin organikoak dituzten nekazaritza lurretan.

  • Data: 2021-01-01 – 2024-12-31
  • Proiektuaren arduraduna NEIKERen: Carlos Garbisu
  • Departamentua: Ingurumen Ikerketa
  • Kideak: EHU/UPV eta NEIKER

Nekazaritza ingurunean  antibiotikoekiko erresistentzia agertzearen eta barreiatzearen arazoa oso gai kezkagarria da, batez ere patogenoak gizakiengana transmititu daitezkeelako. Horrez gain, animalien simaurretik eratorritako emendakin organikoak erabiltzea sustatzen ari da biziki (zehazki, nekazaritza organikoaren, nekazaritza ekologikoaren eta antzeko sistemen bitartez, nekazaritza jasangarriago bat lortzeko), ongarri mineral sintetikoak osatzeko edo ordezteko saiakeran, aldi berean, hondakin organiko bat berrerabiliz.

Gauza ezaguna da antibiotikoekiko erresistentzia barreiatzeko arriskua dagoela animalien simaurra ongarri organiko moduan erabiltzen bada. Halaber, kobrean oinarritutako fungiziden erabilera praktika zabala da nekazaritza konbentzionalean zein ekologikoan. Interesgarria da azterketa askok frogatu dutela metal astunekiko tolerantziak (Cu barne) eta antibiotikoekiko erresistentziak batera eboluzionatzen dutela.

Azkenik, hainbat froga daude asko erabiltzen diren herbizida batzuek, esaterako, glifosatoak, handitu dezaketelako bakterioen erresistentzia antibiotikoekiko.  Informazioa dago hiru faktore horiek (simaurretik eratorritako emendakin organikoak, Cu fungizidak, glifosato herbizidak) berez (eta bakoitza bere aldetik) antibiotikoekiko erresistentzia eragiten dutela nekazaritza inguruneetan.  Gure hipotesia da faktore horien interakzioak aldatu egingo dituela antibiotikoekiko erresistentzia agertzeko eta barreiatzeko pautak lurretan eta, ondoren, laboreetan.

MCIN/AEI/10.13039/501100011033 finantzatutako PID2019-110055RB-C21 proiektua: