BERRIA
NEIKERek eta Arabako Boilur Beltzaren Elkarteak onddo preziatuaren hazkuntza eta kalitatearen hobekuntza sustatzen dute
26 iraila 2014NEIKERek eta Arabako Boilur Beltzaren Elkarteak onddo preziatuaren hazkuntza eta kalitatearen hobekuntza sustatzen dute
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua eta Arabako Boilur Beltzaren Elkartea ECOTRUF proiektua garatzen ari dira elkarrekin, boilur beltzaren (Tuber melanosporum) hazkuntza eta kalitatearen hobekuntza sustatzeko helburuarekin. Gastronomorik onenek hain preziatu duten onddo honen hazkuntzak potentzial handia dauka Arabako landa eta baso garapenerako, eta jarduera osagarri bikaina da nekazaritza eta baso ustiategi tradizionalak birbalorizatu eta dibertsifikatzeko. ECOTRUFek Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren finantzaketa dauka.
Boilur beltza asko eskatzen da goi mailako gastronomiaren arloan, ezaugarri organoleptiko bikainengatik. Boilurrik onenak lortzeko, beharrezkoa da laborea kalitaterik handieneko landare mikorrizatuekin egitea –trufak sortzen dituen landare eta onddo baten arteko sinbiosia–. Alderdi horri dagokionez, NEIKER-Tecnaliak Kataluniako Basogintzako Zentro Teknologikoarekin batera dihardu, Arabako trufa ekoizleek beren ustiategietan erabiltzen dituzten landare mikorrizatuen kalitatea kontrolatzeko helburuarekin.
Landare mikorrizatuaren kalitatearen kontrola
Landare mikorrizatuen kalitatearen kontrolaren beste xede bat da nahi ez diren boilur espezieak ez sartzea, horiek fruta ustiatzeko lurrak duen ahalmena agortu baitezakete. Landare mikorrizatuak Tuber melanosporum espeziekoak direla zehazteko, NEIKER-Tecnaliako teknikariek teknika morfologikoak –landarearen formaren azterketa– eta molekularrak –ADNaren azterketa– erabiltzen dituzte.
Euskadiko boilur guneen mapa
ECOTRUFen helburuetako beste bat, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetzaren mende dagoen NEIKER-Tecnalia erakunde publikoa gaur egun lantzen ari dena, Euskal Autonomia Erkidegoko trufa gune posibleen mapa egitea da, trufikulturaren garapenerako potentziala izango duena.
Boilurra elkarketa sinbiotiko bidez hazten da, haritz, arte eta urritzen antzeko zuhaitzen zainei elkartuta. Bere hazkuntzak abifauna mantentzen laguntzen du eta basoberritzea ahalbidetzen du, onddo aparta hori garatzeko egokiak diren espezie autoktonoekin.