Albisteak

Biomarkatzaileak metal astunak atzemateko

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Arabidopsis thaliana landarearen eta Escherichia coli eta Pseudomonas fluorescens bakterioen hainbat gene metal astunek eragindako estresaren biomarkagailu goiztiar moduan erabil daitezke, NEIKER-Tecnaliako eta UPV/EHUko ikertzailea den Maria Teresa Gomez Sagastik garatu duen doktore tesiaren arabera.

Metal astunekiko esposizio goiztiarreko biomarkagailu horiek osatu egiten dute metalen kutsadurak ekosistema hartzaileetan duten eragina ebaluatzeko erabili ohi diren adierazle biologikoen multzoa. Toxikotasunaren biomarkagailu moduan landare eta bakterioetan hautatu diren geneek ahalmen handia dute ingurumenaren arriskua ebaluatzeko biosaiakuntzak egiteko, baita ingurune kutsatuak erremediatzeko prozesuen eraginkortasuna monitorizatzeko ere.

Doktore tesi honetan hainbat biosaiakuntza egin dira, eta Arabidopsis thaliana landare eredua eta Escherichia coli eta Pseudomonas fluorescens bakterioak hainbat metal toxikoren menpe jarri dira aldi berean, DNA mikroarrayak erebiliz, esposizio horrek molekuletan eragiten dituen aldaketak zehazteko eta metal astunek eragindako toxikotasunaren biomarkagailu goiztiarrak identifikatzeko helburuarekin.

Jose Maria Becerril Sotok (UPV/EHU) eta Carlos Garbisu Crespok (NEIKER-Tecnalia) zuzendutako doktore tesian lortutako emaitzek lagundu egin dute gaur egungo ezagutza handitzen, Arabidopsis thaliana, Escherichia coli eta Pseudomonas fluorecens-etan metalen tolerantzian eta toxikotasunean inplikatutako mekanismoen oinarri molekularrei buruz.

Ikerketaren garrantziaren oinarrian dago ingumen presio handiko garai batean, zeinean kutsadura gero eta handiagoa pertsonen eta ekosistemen osasunerako mehatxu larri moduan agertzen den, ereduzko organismoekin egiten diren azterketa genetiko/biokimiko/fisiologikoek oso informazio baliagarria ematen dutela ingurune kutsatuak ebaluatzeko eta kudeatzeko.

Ingurune kutsatuak erremediatzeko teknologien ezarpena, hein handi batean, ingurumen arriskuaren ebaluazioak ematen dituen datu kimiko, toxikologiko eta ekologikoen araberakoa da. Ingurumen arriskuaren ebaluazioa egiteko, saiakuntza teknologikoak garatu behar dira organismo ereduekin, aztertzen ari diren kutsatzaileetarako dosi-efektu erlazioak argitze aldera.

Saiakuntza toxikologikoei ezarritako adierazpen genikoaren azterketek aukera ematen dute gehiegizko metal astunek eragindako estresaren pean jarritako organismo ereduen erantzunean sakontzeko, eta kutsatzaile metaliko horiek sortzen duten toxikotasuna modu goiztiarrean detektatzeko. Adierazpen genikoaren mugarri nagusietakoa, zalantzarik gabe, DNA mikroarrayak erabiltzea izan da, ingurumen arriskuaren ebaluazioaren esparruan, organismo ereduekin egindako biosaiakuntzetan diagnostikorako tresna moduan.