Albisteak

BERRIA

Euskadik bere bioekonomiaren bide orria aurkeztu du EURegionsWeek-en

20 urria 2020

Euskadik bere bioekonomiaren bide orria aurkeztu du EURegionsWeek-en

Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen 18. Edizioa egiten ari da (EURegionsWeek) aste honetan. Ekitaldia urtero egiten da, hiriek eta eskualdeek euren ahalmena erakusteko hazkundea eta enplegua sortzeko, Europar Batasunaren kohesio politika inplementatzeko eta maila lokalak eta erregionalak Europako gobernantza onerako duten garrantzia erakusteko.

Denborarekin, ekitaldia hazi egin da, komunikazio eta sareen plataforma bakar bat bihurtzeraino, Europa osoko eskualdeak eta hiriak biltzen dituena, bere baitan harturik politikarik, funtzionarioak, adituak eta akademikoak ere. Azken 17 urteetan, lan handia egin du politikak ikastea eta praktika onak trukatzea sustatzeko.

EURegionsWeeken xedea da Europako eskualde eta hirien erronka komunak eztabaidatzea eta ideiak trukatzea, ordezkari politikoak eta beste eragile batzuk elkartuz, eta eskualdeen eta hirien arteko lankidetzan eta sareak sortzen laguntzea.

Esparru horretan, “Basoko bioekonomiaren lankidetzaren ardatz bat” izeneko saioan, Eusko Jaurlaritzak bioekonomia zirkularrerako bide orria aurkeztu du gaur NEIKEReko zuzendari nagusi Leire Barañanoren eskutik, garapen jasangarrirako eta ekonomia deskarbonizatzeko tresna gisa, eskualdeak ardaztzat hartuta.  Euskadiko esperientziaz gain, saio berean ezagutarazi dira Ipar Kareliako (Finlandia) eta Ipar Renania-Westfaliako (Alemania) proposamenak ezagutarazi dira; bi eskualdeak puntakoak dira bioekonomiari dagokionez, eta bioekonomiaren eraldaketen gaineko euren norabideak, ikuspegiak eta esperientziak partekatu dituzte.