Albisteak

BERRIA

WEBINAR: 2019-2020ko zerealen baietateak ebaluatzeko proben emaitzak

27 urria 2020

WEBINAR: 2019-2020ko zerealen baietateak ebaluatzeko proben emaitzak

Zereal barietateen ebaluazio probek zerealen sektoreari (teknikariak, nekazariak, industria eta administrazioa) zerealen eta laborantza estentsiboen barietate berrien eta laborantza estentsiboen egokitzapen agronomikoari eta kalitateari buruzko informazio zehatza eta praktikoa eskaintzea ahalbidetzen dute, gero Espaniako eremu desberdinetan hazi al izateko. Horretarako, NEIKERek sarean egiten dituen 2019-2020 kanpainako probetan lortutako emaitzak aurkeztu nahi ditugu, GENVCE taldea osatzen duten gainontzeko autonomia erkidegoekin eta Arabako lautadako hainbat eremu agroklimatikoetan burutzen dituztenak. Errendimendu emaitzen aldetik eta parametro agronomikoak kontuan izanik, probatutako barietateen batez bestekoaren gainetik nabarmendu diren udazken eta udaberriko garagar barietateak erakutsiko dira.

Era berean, NEIKERek Arabako probintzian burutzen dituen udazkeneko gari eta udaberriko garagar laborantzen kanpoko sarearen emaitzak jakinaraziko dira. Arkauteko ustiategi esperimentalean egindako probetako barietate onenak klima eta lurzoruaren baldintza desberdinak dituzten bi zonatan ebaluatzen dira orain.

Jardunaldi honetara zu etortzea gustatuko litzaiguke, errendimenduari buruzko informazio osoa eta barietateen, zikloaren, agronomiaren, gaixotasunen eta abarren inguruko beste alderdi batzuk partekatzeko.

 

  • Modalitatea: WEBINAR
  • Data: 2020-11-4a
  • Ordutegia: 10:00-etatik 12:00-etara
  • Antolatzaile: NEIKER
  • Hizkuntza: erdera
  • Dohainik

 

EGITARAUA

10:00 GENVCE sareko protokoloaren arabera egindako barietatearen ebaluazio proben aurkezpena. Juan Bautista Relloso (NEIKER)

10:20 Galderen txanda

10:30 Kanpoko sareraren lehen urte honen aurkezpena. Bi urtez Arkauten probatutako barietate onenen ebaluazioa, Arabako probintziako beste zona agro-klimatiko batzuetan klimatizazio eta errendimendua ikusteko. Ibai Elorza (NEIKER)

10:50 Galderen txanda

IZENA EMAN

 

OHARRA
Webinarrera sartzeko jarraibideak emailez bidaliko ditugu.
Email hori jaso ezean, mesedez, info@neiker.eus helbide elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jarri.