Haritz Arriaga – 2010

Animalien elikadura, esne ganaduak eragindako nitrogeno isuriteak arintzeko estrategia gisaCattle nutrition as a strategy to mitigate gaseous nitrogen losses from dairy farming, Tesia

  • Egilea: Haritz Arriaga
  • Zuzendaria:  Pilar Merino y Sergio Calsamiglia
  • Data: 2010
  • Jaisteko Lotura: TESEOA

Esne-behien elikadura hobetzea ezinbestekoa da, esne-ustiategietako nitrogeno-pilaketak eragiten dituen ingurumen-arazoak murrizteko. NEIKER-Tecnalian —Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea— ikerketa bat egin dute, Haritz Arriaga biologoaren gidaritzapean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin elkarlanean. Lan horren bitartez egiaztatu dutenez, EAEko ustiategietako nitrogenoa % 35 murriztu daiteke proteina-kantitate orekatua duen dieta ezarriz gero, esne-ekoizpena murriztu beharrik gabe.