BERRIA
AGENDA EKAINAK 10: Euskadiko lurzoruaren osasunaren monitorizazioari buruzko jardunaldi teknikoa
29 apirila 2026Lurzoruaren osasunaren jarraipena funtsezkoa da elikagaien segurtasuna bermatzeko, laboreen errendimendua hobetzeko, karbonoa bahitzeko eta mantenugaien zikloari eusten dion mikrobio-biodibertsitatea sustatzeko. Aplikazio praktikoari esker, baliabideen erabilera optimizatzen da, higadura murrizten da eta uraren atxikipena hobetzen da, nekazaritza jasangarri eta errentagarri baten oinarria izanik.
Gure ekitaldia EU Green Week-ari lotuta dago, eta lurzoruaren osasunaren jarraipenean eta erabilera desberdinetan bere kudeaketa hobetzeko aplikazio praktikoan oinarrituko da. Jardunaldi honetan, Euskadiko lurzorua monitorizatzeko ekimenen emaitzak aurkeztuko dira, eta ezagutza zientifikoek nekazariei, lurraldeko kudeatzaileei eta agintari publikoei lurzoruaren osasuna babestu eta hobetzeko erabaki arrazoituak hartzen nola lagun diezaieketen erakutsiko da.Programak eskualde-mailako monitorizazioaren emaitzak ezagutaraziko ditu, laborantza-lurren, larreen, mahastien eta basoen sistemetan lurzoruaren osasuna hobetzen laguntzen duten jardunbide arrakastatsuak erakusten dituzten tokiko kasuen azterketekin batera. Beste helburu bat da lurzoruaren monitorizazioaren etorkizuneko ikuspegiei buruzko eztabaida piztea, lurzoruaren osasun-indizeak eta erabakiak hartzen lagun dezaketen tresna digitalak garatzeko aukera barne.
Jardunaldiaren amaieran, neurketa sinpleen erakustaldi praktiko bat egingo da. Neurketa horiek zuzenean egin daitezke tokian bertan, laborategiaren beharrik gabe. Horri esker, parte-hartzaileek lurzoruaren osasuna ebaluatzeko metodo azkarrak behatu eta eztabaidatu ahal izango dituzte.
- NORENTZAT: Nekazariak, nekazaritza-aholkulariak, lur-kudeatzaileak, eskualdeetako eta tokiko administrazioetako ordezkariak.
ATARIKO PROGRAMA
09:30 | Ongietorria eta erakunde-mezuak
09:45 | Lurzoruaren osasunaren garrantzia eta arau-esparrua. Olatz Unamunzaga, NEIKERreko zuzendari nagusia.
09:55 | Euskadiko lurzoruen osasuna monitorizatzeko LURNET sarearen laginketa pilotuaren emaitzak. Ainara Artetxe /Mercedes Román (NEIKER).
10:25 | BASONET sarea: 25 urte Euskadiko baso-lurzoruen jarraipena egiten. Alejandro Cantero (HAZI).
10:40 |Kudeaketa intentsiboko baso-landaketetan lurzoruaren osasuna begiz ebaluatzea. Ander Arias (NEIKER).
10:55 |Arabako Errioxako mahasti batean landare-estalki espontaneoa erabiltzea higadura murrizteko neurri gisa, Ana Aizpurua (NEIKER)
11:10| Brunch-a (edo Hamaiketakoa)
11:40 | Lurraren propietateen bilakaera sistema konbentzional eta ekologikoan (2023-2025) ekoitzitako zereal eta lekadunen errotazio batean. Haritz Arriaga (NEIKER).
11:55 | Larratze birsortzailearen ebidentziak lurzoruaren osasunean. Nerea Mandaluniz (NEIKER).
12:10 | Parte hartzaile dinamika: Lurzoruaren osasunaren bistaratzailea eta erabakiak hartzeko lurzoruaren osasunaren indizea elkarrekin diseinatuz. Lur Epelde (NEIKER).
12:50 | Landa-neurketen erakustaldia: Laborategirik gabe lurzoruaren osasuna ebaluatzeko metodo errazak. Mikel Anza, Aitor Anitua eta Lur Epelde (NEIKER).









