Albisteak

BERRIA

NEIKEReko ikertzaileak, Bilboko Zientzia Medikoen Akademiarekin konprometituta

3 maiatza 2022

NEIKEReko ikertzaileak, Bilboko Zientzia Medikoen Akademiarekin konprometituta

  • Ramon A. Juste eta Medelin Ocejo NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamentuko kideak Albaitaritza Ataleko lehendakariorde eta lehendakari izendatu dituzte.

Animalia Osasuna eta Giza Osasuna oso lotuta dauden bi diziplina dira. Hori dela eta, urteak dira gure ikertzaileak Bilboko Zientzia Medikoen Akademiarekin (ACMB) lankidetzan ari direla, pertsonei eragiten dieten animalia gaixotasun infekziosoen ikerketa zientifikoaren ikuspegitik, eta albaitaritza arloko aholkulari gisa, horren erabaki organoen barruan.

Ildo horretan, erakundearen azken batzar nagusian, ACMBk erabaki du Ramon A. Juste gure lankidea Albaitaritza Atalean zuen lehendakari kargutik Albaitari lehendakariorde kargura promozionatzea, eta Medelin Ocejo, NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamentuko kide ere badena, Albaitaritza Ataleko lehendakari izendatzea.

Izendapen horiek gure ikerlariek euskal Osasun Zientziekin duten konpromisoa azpimarratzen dute, eta, aldi berean, osasun komunitateak gure ikerketa lanari eta profesionalen taldeari egindako aitortza adierazten dute.