Albisteak

BERRIA

Mendi larreen kontserbazioari buruzko ikerketa batek NEIKER saria jaso du euskarazko dibulgazio artikulurik onenari

17 maiatza 2018
Mendi larreen kontserbazioari buruzko ikerketa batek NEIKER saria jaso du euskarazko dibulgazio artikulurik onenari
Urtero zientzia eta teknologiari lortutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzen duten CAF-Elhuyar sarien parte da

Saritutako artikuluan, Iñaki Odriozolak bere doktore tesia laburtu du, zeinean aziendak modu tradizionalean eta jasangarrian gobernatuta mendiko larreetan duen eragina aztertzen duen

Iñaki Odriozola Larrañaga ikertzailearen lan batek, “Euskal mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaiak” izenekoak, NEIKER sari berezia irabazi du, CAF-Elhuyar sarien esparruan. Sariak euskarazko dibulgazioa aitortzen eta sustatzen du, nekazaritza- abeltzaintza eta basogintzari lotutako gai eta ikerketen inguruan.

Sariaren epaimahaiak lanaren kalitate narratiboa eta sakontasuna nabarmendu du; Iñaki Odriozola ekosistemen biodibertsitate, funtzionamendu eta kudeaketari buruzko ikertzailea eta doktore aditua da, eta lana bere doktore tesian oinarrituta dago. Artikuluan, artzaintza mistoak (ardiak, behiak eta behorrak) Aralarreko Mendilerroko paisaian eta biodibertsitatean duen eragina azaltzen saiatzen da. Artikuluaren ondorioa da funstezkoa dela azienda tradizionala modu jasangarrian kdueatzea mendiko larreak kontserbatuko badira. Lanaren arretagunea paisaia eta biodibertsitatea dira, baina beste parametro interesgarri batzuk ere neurtzen ditu, esaterako, lurraren tenperatura.

Saria 2.000 eurorekin eta Imanol Andonegi artistaren eskultura batekin hornituta dago, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde eta NEIKEReko lehendakari Bittor Orozek entregatu du.

NEIKER-Tecnalia eta Elhuyar hitzarmena

Saria NEIKER-Tecnaliaren eta Elhuyar Fundazioaren artean 2016ko uztailean ikerketaren arloan euskara sustatzeko hasi zen hitzarmenaren parte da. Elhuyarrekin izenpetutako hitzarmenean sartzen dira nekazaritza sektoreari lotutako hiztegi espezializatu baten garapenean laguntzea, NEIKER-Tecnaliak Zientzia Azokan parte hartzea, gazteei sektoreari buruzko ikerketa helarazteko, eta aipatutako NEIKER sari berezia, nekazarizta-abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzeko.