Albisteak

BERRIA

Bereizmen handiko agertoki klimatikoak Euskal Herriarentzat

22 martxoa 2017

Bereizmen handiko agertoki klimatikoak Euskal Herriarentzat

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

NEIKER-Tecnaliak AGERTOKI KLIMATIKOAK proiektuan lortutako emaitzak aurkeztu ditu atzo KLIMATEK foroan. Foro honetan beste hiru proiektu aurkkeztuko dira klima aldaketari moldaketaren inguruan Euskal Herrian.

KLIMA2050 Euskadiko Klima Aldaketaren Estrategian jasotako ekintzen esparruan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak apirilaren 5ean Bilbon egitekoa den KLIMATEK Foroan aurkeztuko ditu Euskadiko ikerketa-zentroetan klima-aldaketaren aurreko lau egokitzapen-proiektu, Sail horrek emandako laguntzei esker garatu ahal izan direnak.

2017ko Klimatek Foro horretan, 2016ko diru-laguntzen deialdian hautatutako proiektuen emaitzak aurkezteaz gain, 2017-2018ko Klimatek laguntzen deialdi berriko baldintzak azalduko dira.

Topaketaren hartzaileak dira klima-aldaketari egokitzean espezializatutako komunitate zientifikoa, aurkeztutako proiektuetan inplikatutako administrazioa eta sektoreko enpresak. Aurkezten diren proiektuen xede dira agertoki erregionalizatuen sorrera, bero-boladak eta osasuna, naturan oinarritutako irtenbideen hedapenaren udal-mailako mapak, bai eta urrakortasun hidrikoaren analisia ere.

Zehazkiago, proiektu hauek aurkeztuko dira:

Foro KLIMATEK

  • AGERTOKI KLIMATIKOAK: NEIKERek egindako lan honetan Euskadirako agertoki klimatikoak garatu dira, bereizmen-maila handiarekin (1km x 1km). Proiektu horren ardatza XXI. mendeko zenbait epetarako (2011-2040, 2041-2070 eta 2071-2100) proiekzio klimatikoak lortzea izan da.
  • EGHILUR. Urrakortasun hidrikoa: iragan hurbileko joeretatik etorkizunekoetara. Agertoki hidrologiko berrietara egokitzea. Proiektuaren xedea izan da denbora ardatz duten bi galderari erantzutea, horrek berekin dakarren ziurgabetasunarekin: nondik gatoz? nora goaz, itxuren arabera? Izan ere, bi galderok giltzarri dira lurraldean hartu beharreko egokitzapen-neurrien oinarri izan behar duen ezagutzarako (erresilientzia hidrologikoa).
  • OSATU: Bero-boladak eta osasuna: Euskadin duten eragina eta horien aurreko egokitzapena. Proiektuaren helburu nagusia urratsez urratseko metodologia bat garatzea izan da, osasunean eragina duten bero-boladen alorreko erabakiak hartzen laguntzeko elementu garrantzitsuenak deskribatuz. Horrela, egungo prebentzio-prozedura osatzea da asmoa, bai eta hori tokiko egoerari hobeto moldatzea ere.
  • NBS Urban: horri esker Euskadik duen potentzialaren mapa egin da, klima-aldaketaren aurrean egokitzeko naturan oinarritutako konponbideak udal-mailan ezartzeko, eta kasu praktiko bat burutu da Donostian.

KLIMATEK Foroaren asmoa da klima-aldaketari egokitzean EAEn lan egiten duten eragileen arteko elkarrizketa mantentzen laguntzea, ikerketaren eta administrazioaren beharren arteko lerrokatzea hobetzeko. Jardunaldiak bi atal nagusi izango ditu: aurrena, aurkezpenak egingo dira eta ondoren elkarrizketa tematikoa egingo da taldeka, proiektuen eta deialdi berriaren alorren inguruan (agertokiak, ura eta lurralde-antolamendua, osasuna eta naturan oinarritutako konponbideak eta kostaldea). Saio horren emaitzekin Foroaren ondoren aurkeztuko den 2017-2018ko Klimateken deialdia bideratu ahal izango da.

Tokia: Bizkaia Aretoa – Sala Baroja

Helbide: Abandoibarra Etorbidea, 3 – 48009 – Bilbao

Data: 05/04/2017

Ordua: 09:00 – 13:00

Egitaraua eta inskripzioa