Albisteak

BERRIA

NEIKER koronabirusaren presentzia atzemateko test azkar baten garapenean parte hartzen ari da

14 apirila 2020

NEIKER koronabirusa geldiarazi edo arintzeko parte hartzen ari den proiektuen artean, proba analitikoen eremuan egiten ari den ekarpena nabarmentzen da.

Horrenbestez, NEIKERek bere segurtasun handiko instalazioak eta ezagutzak eskaini ditu koronabirusa azkar, erraz eta merke atzemateko proba bat garatzeko, ordu bat baino gutxiagoan, sentsibilitate eta zehaztasun handiarekin. Proba pertsona asintomatikoak edo sintoma arinak dituztenak detektatzeko erabiliko da, horiek arrisku handiagoa duten populazioari (beste gaitz batzuk dituzten adinekoak, besteak beste )transmititzeko arriskua dutelarik.<0}

Alboko fluxuko zerrenda test bat da, haurdunaldiko proba ezagunaren antzekoa. Azterketan horren zehaztasun diagnostikoa eta detektatzeko efikazia baliozkotuko da, eta horrek balioko du gaixotasuna prebenitzeko eta kontrolatzeko bitartekoak emateko.

Horretarako Derion dauden BSL3 instalazioak erabiltzen ari dira (Biosafety Level 3, Euskadin bakarrak), proiektuaren bazkideekin batera. Bere instalazioak jartzeaz gain, NEIKERen rola da grapen prozesuan laguntza teknikoa ematea. NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamentuko eta Laborategietako adituek proiektuaren bazkideekin elkarlanean dihardute, erantzun immunearen eta biologia molekularraren arloan duten esperientzia gehituz, teknikaren errendimendua optimizatzeko.

NEIKER erreferentea da biosegurtasunean eta gizaki zein animalientzako infekzio iturri izan daitezkeen bektoreetan. Horregatik, 3. mailako biosegurtasuneko instalazioak ditu, arrisku handiko eta arnasaren bidez transmititzeko ahalmen handia duten agente infekziosoak detektatzeko.

 

Comments (1)

[…] Pandemia hasi zenetik, aktiboki parte hartu dugu infekzioaren aurkako irtenbide berritzaileak bilatzen, horien artean nabarmentzen direlarik lehen mailako material eta instalazio zientifikoak ikerketa medikoko hainbat talderi lagatzea, eta test azkar bat garatzeko lankidetza, koronabirusaren presentzia detektatzeko. […]

Comments are closed.