BERRIA
Basoko bioekonomiaren aukerak eta erronkak EHU/UPVko Udako ikastaroetan eztabaidagai
15 ekaina 2017Basoko bioekonomiaren aukerak eta erronkak EHU/UPVko Udako ikastaroetan eztabaidagai
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
Oinarrian produktu biologikoak, basoaren rola eta basoaren balio katea dituen ekonomia zirkular baten osagai nagusiak aurkeztuko dira “Basoko bioekonomia Europako hegoaldean: aukerak eta erronkak” izeneko ikastaroan, ekainaren 15ean eta 16an, Donostian, EHU/UPVko Udako Ikastaroen XXXVI. edizioaren esparruan.Ikastaroa Miramar jauregian garatuko da, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak antolatuta, bere erakunde publikoekin lankidetzan –HAZI Fundazioa eta NEIKER–, eta EFI, Baskegur eta USSE erakundeekin batera.
Ikastaroaren bi egunetan basoko bioekonomia bultzatu dezaketen giltzarri erregionalak eta sektorialak aurkeztuko dira, eta beraien potentzial bideratzaileak erakutsiko dira.Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak inauguratu du, eta bioekonomiaren esparruko esperientziak, negozio ereduak eta enpresa berritzaileen ikuspegiak ezagutaraziko dira, adibidez, eraikuntza iraunkorraren edo kimika berdearen arloetakoak.
“Euskadin azalera arboladuna azalera osoaren %54 da, EBko portzentajerik handienetakoa eta, aldi berean, baso-egur sektoreak Euskadiko BPGaren %1,5 da, 21.000 lagun enplegatuta” –adierazi du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak–. “Horrekin guztiarekin, sektore tradizional horretan bioekonomiaren inguruko estrategia bat izatea aukera ona da dauden prozesuak dibertsifikatzeko, produktua dibertsifikatzeko eta berrikuntzarako; horrek iraunkortasun, lehiakortasun eta hazkunde ekonomiko handiagoa ekarriko du”, gaineratu du Tapiak.
“Erronka berri horrek egur produktuen sektorea berregituratzera beharko gaitu, eta inbertsio esanguratsuak egitera, industria tradizionala produktu berrietarantz eta basoko biofindegietarantz lekualdatzeko.Erronka handia da, eta eragile berriak eta sektore arteko eta nazioz gaindiko elkarketak beharko dira.Aitzitik, baso-egurraren balio katea dagoeneko hasi da egituratzen,k aurrean ditugun erronkei erantzuteko, eta Jaurlaritzaren konpromisoa da egitasmo publiko-pribatu horiek sustatzea eta babestea”- nabarmendu du Tapia sailburuak.
Garapen Iraunkorrerako Suediako Ikerketa Kontseiluak definitzen duenez, bioekonomia hau da:“Biomasaren ekoizpen iraunkorra, hainbat sektoretan erabilera handitu ahal izateko.Helburua klima aldaketaren ondorioak murriztea da, eta lehengai fosilen erabilera murriztea.Jatorri biologikoko materialetan balio erantsi handiagoa espero da, energiaren kontsumoa murriztearekin batera, eta nutrienteak eta energia lehengoratzearekin batera, amaierako produktu osagarri gisa.Helburua da zerbitzu ekosistemikoek duten balioa eta ekonomiari egiten dioten ekarpena optimizatzea”.
Ikastarora joaten diren lagunek egurrez egindako eraikuntza iraunkorreko esperientziak ezagutuko dituzte, Euskadin garatzen ari direnak zehazki, biomasa eraldatzeko teknologia berritzaileak (biofindegiak), IKTen erabilera basoko produktuak aprobetxatzeko, eta, batez ere, iraunkortasunaren beharra basoen eta sektorearen kudeaketari dagokionez.
Ikastaroan, halaber, klima aldaketaren aurkako borrokan basoei eta basoen kudeaketa iraunkorrari aitortu zaien rola ere argituko du, bai karbono xurgatzaile moduan, bai egur produktuetan karbonoa finkatzeko garaian.Basoak dira karbono gutxiko ekonomia baterako baliabide nagusia, baliabide biologiko eta berriztagarrietan oinarrituta.
Bioekonomia
Bioekonomiak jarduera ekonomikoaren jarraipena eta gizateriaren aurrerabidea bermatzen ditu.Prozesu biologikoak ulertuz, ezagutza zientifikoak aprobetxatuz eta arrazoia aplikatuz, ekonomia bat garatzen lagundu daiteke, zeinaren oinarria izango baita ekoizpen sistema efizienteagoa, garbiagoa eta, ondorioz, iraunkorragoa, gure egungo beharrak asetzeko, baina etorkizuneko belaunaldienak konprometitu gabe.
Baso funtsezko baliabide berriztagarri eta erresilentea da, eta aukera ematen digu ekonomiaren kontzeptua birpentsatzeko eta ekonomia linealaren paradigmaren ordez ekonomia zirkularrarena erabiltzeko.
Kontzeptuaren aplikazio praktikoa aurki jarria ahal izango da martxan hainbat sektorean, esaterako, eraikuntzan, egurra eta kortxoa erabiliz altzairuak eta hormigoiak erabili beharrean; ehungintzan, zuntz sintetikoen ordez basoko biomasatik lortutakoak erabiliz; edo biofindegien sektorean, konposatu naturalak erabiliz, batez ere kosmetika, farmazia, kimika fin edo elikaduran.
Euskadiko basoko bioekonomia
- Euskadiko azalera arboladunak %54 betetzen du, EBko portzentajerik handienetakoa.Azalera horren %59 jabetza pribatukoa da, eta %85eraino iristen da radiata pinuaren masei dagokienez (Euskadiko arbola espezie produktibo nagusia da, eta 2013an baso soilketa guztien ia %80 izan zen).
- Euskadin 396.960 ha arboladun daude, eta horietatik %46 konifero basoak dira, %50 hostozabalak eta %4 masa mistoak.
- Euskadiko Baso Inbentarioak, 2011, kuantifikatu zuen egurgai izakinak ia 63 milioi m3 zirela.
- Egurraren ekoizpena urteko milioi bat metro kubiko baino gehiagokoa da Euskadin.
- Base-egur sektoreak Euskadiko BPGaren %1,5 sortzen du.Balio horretan ez dira euskal basoek ematen dituzten beste zerbitzu eta ukiezin batzuk sartzen:zuzenekoak, esaterako, ur hornidura, ekoturismoa, aisialdiko jarduerak, edo zuzeneko erabilera ez dutenak, esaterako, CO2 finkatzea eta biodibersitatea.
- Baso-egur sektoreak ia 21.000 laguni ematen die lan.Basoen ustiaketa jasangarria, bioekonomiaren arloan, oso garrantzitsua da landa inguruneen balio erantsirako eta enplegua mantentzeko.
- Balio erantsi handiagoa eta bioekonomia dibertsifikatuagoa lortzeko bideak lagundu egin dezake basoek hazkunde ekonomikoari eta baliabideen efizientziari egiten dioten ekarpena handitzen.