Albisteak

BERRIA

25 urte baino gehiago Araban garagar aldaerak ebaluatzen

17 urria 2012

25 urte baino gehiago Araban garagar aldaerak ebaluatzen

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

NEIKER-Tecnalian zereala aukeratzeko eta ebaluatzeko saiakuntzak (horren artean malta garagarra) 1986an hasi ziren. Harrezkero, ziklo laburreko ehun garagar aldaera baino gehiago aztertu dira. Saiakuntzak Espainiako GENVCE Sareari lotuta daude (www.GENVCE.org), eta Espainiako Nekazaritza Ministerioko Landare Aldaeren Bulegoarekin lankidetzan egiten dira

Urtero 100 herritan baino gehiagotan aldaera bakoitzarekin lortutako emaitzak aztertzen dira eta, horrenbestez, Espainiako sare tematiko independenterik aktiboenetakoa da; espainiar enpresarik garrantzitsuenek sare horretara jotzen dute beren barietate berrien ebaluazio agronomikoa egiteko. Aldaerak bost urtez jarraian ebaluatzen dira, oso protokolo zorrotz baten bidez, hazietan tratamendurik egin gabe nolako ahalmen produktiboa duten konparatu ahal izateko, hiru eskualde agroklimatiko sailkatuetan banatuta dauden 100 saiakuntza baino gehiagotan: lehorreko elkorrak, ahalmen handiko lehorreko freskoak (Araba) eta sail ureztatuak.

Garagarrari dagokionez, Araban bi saiakuntza egiten dira, horietako bat ziklo luzeko aldaerekin, azaroan ereiten dena, eta beste bat ziklo laburrekoa, otsailean ereiten dena; azken horren barruan daude maltatzeko ahalmena duten aldaera gehienak.

Garagar aldaera batek maltatzeko eta garagardo bihurtzeko duen ahalmena eta kalitatea bi faktore genetikoren araberakoa da: lurrarekiko eta klimarekiko egokitzapena eta laborantzan zehar egindako lanak. Europako garagardo eta maltaren industriak nahiago ditu dagoeneko maltatzeko gaitasuna erakusten duten aldaera jakin batzuk. Zehazki, Espainiako Maltatzaileen Elkarteak eta Espainiako Garagardogileen Elkarteak, urtero, zerrenda bat ateratzen dute beren aldaerarik gustukoenekin, eta 2011-2013 hirurtekorako horiek 5 dira, hau da, PEWTER, SCARLETT, QUENCH, HENLEY eta SHAKIRA, eta erabilera zehatzetarako beste bi aldaera: PRESTIGE eta CLAIRON. Horiez gain, SCRABBLE aldaera ere nabarmendu behar da (Koipesol Haziak), gaur egun Araban behaketa fasean dagoena, eta oso ahalmen produktibo handia aurkezten duena, maltatzeko kalitate bikainaz gain.

Maltatzeko ahalmena duen aldaera batek uzta ondorengo beste hainbat baldintza ere bete behar ditu kalitateari dagokionez, garagarrak garagardoa egiteko duen kalitatea sustatzeko azterketa tekniko independenteen araberakoak.

• Alearen gehienezko hezetasuna: % 11,5

• Proteina s/s: 9,5-11,5 bitartean, onena 10,0-11,0

• Kalibrea > 2,5: % 65 gutxienez

• Ale txikitua gehi zikinak %4 baino gutxiago

• Aldaeraren purutasun gutxienekoa: % 95

• Ernamuintzeko ahalmen gutxienekoa: % 97

Ondoren, aldaeren deskribapen labur bat aurkezten da:

QUENCH: Ziklo alternatiboko bi karrerako aldaera: ereiteko gomendatzen den data azaroaren erdialdetik urtarrilaren erdialdera da. Heltze aldia ertaina/berantiarra da, eta kimuak oso ondo ateratzen zaizkio. Altuera ertaina du eta oso erresistentea da etzanerarekiko. Gaixotasunei dagokienez, gaixotasun maila baxuak frogatu dira eta errinkosporiosiarekiko erresistentzia ertaina edo altua. Ahalmen produktibo handia dauka lehorreko lurretan zein ureztatuetan. Gaur egun aldaera hau Garlan, S.Coop.ek komertzializatzen du esklusibotasunez. (Araba)

PEWTER: Ziklo alternatiboko bi karrerako aldaera, neguko laborea ahalbidetzen duena, ereintza goiztiarrak gomendatzen ez badira ere. Heltzea ertaina/berantiarra da. Altuera baxua du eta etzanerarekiko erresistentea da. Gaixotasunei dagokienez, ereintza goiztiarretan gaixotasun maila txikiak agertu dira, baina halere sentsibilitate handiagoa du errinkosporiosiarekiko neguko garagar aldaera gehienek baino. Ahalmen produktibo handia dauka eta ongi egokitzen da labore zona guztietan. Gaur egun aldaera hau Agrusak merkaturatzen du (Lleida).

SCARLETT: Ziklo laburreko bi karrerako aldaera. Maltaren industrian gehien ezagutzen diren aldaeretakoa da; 1996an inskribatu zen, eta harrezkero Europan hedatuen dauden maltatzeko garagarretakoa da. Heltze ertaina du eta etzanerarekiko erresistentzia ertaina. Gaixotasunei dagokienez, errinkosporiosiarekiko erresistentzia txikia duela erakutsi da. Ongi egokitzen da labore gune guztietan. Gaur egun, aldaera hau Disasemek komertzializatzen du (Huesca).

HENLEY: Ziklo laburreko bi karrerako aldaera, udaberrian ereinda. Heltzea ertaina edo goiztiarra da. Etzanerarekiko erresistentzia ertaina, errinkosporiosiarekiko ertaina/baxua eta oidioarekiko handia. Ahalmen produktiboa handia dauka eta ongi egokitzen da labore gune guztietan, bereziki lehorreko elkorretan eta erdi-elkorretan eta errendimendurako ahalmen txikiagoa duten giroetan. Gaur egun barietate hau Limagrain-Ibericak merkaturatzen du (Nafarroa).

SHAKIRA: Ziklo laburreko bi karrerako aldaera, udaberrian ereinda. Heltze ertaina du. Altuera baxua du eta etzanerarekiko erresistentzia ertaina da. Oidioarekiko eta errinkosporiosiarekiko erresistentzia handia. Ahalmen produktibo handiagatik nabarmentzen da udaberriko garagar laboreen gune gehienetan. Halere, daukagun informazioaren arabera, esan daiteke gune epelagoetan ez dela hain ongi egokitzen. Ongarri nitrogenatuen kontrol zuzena egin behar da maltatzeko garagar moduan erabili nahi bada. Gaur egun barietate hau Limagrain-Ibericak merkaturatzen du (Nafarroa).