Albisteak

Lehendabiziko pneumatikoak Europan ekoitzitako kautxu naturaletik abiatuta

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

‘Guayule’ eta ‘txikori belar errusiar’ landareetako latex naturalaren bidez lortutako pneumatikoen lehenengo prototipoak aurkeztu dira. Ateratako kautxuaren errendimendu teknikoa eta potentzial ekonomikoa agerian geratu da pneumatikoen lehenengo prototipoen ekoizpenaren bitartez.

Bi espezieak landu eta kautxua atera eta gero, pneumatikoak egiten dituen eta proiektuan partaide den Holandako Apollo Vredestein enpresak aste honetan lehenengo prototipoak fabrikatu ditu, eta datozen hilabeteetan proba zorrotzak egingo zaizkie horiei, produzitzera eraman aurretik. Lorpen horrek itxaropen berriak ireki ditu merkatuan, etorkizun hurbilean asiar monopolioa hautsiko baita.

Garapena EU-PEARL europar proiektuaren bitartez landu da, eta orain dela 4 urte abiatu zen, Europarentzat latexaren eta kautxuaren iturri alternatiboak bilatzeko eta, ondorioz, baliabide horretan asiar merkatuarekiko dagoen menpekotasun komertziala eteteko eta Kontinente Zaharrean, Europar Batasunean latexa ekoitziko duten landareen laborea sustatzeko. Proiektua Europar Batzordearen VII. Esparru Programak finantzatzen du, eta zortzi herrialdetako bazkideak garatzen ari dira, horien artean NEIKER-Tecnalia ikerketa zentroa, beste 12 erakunderekin batera.

NEIKER-Tecnalia zentro teknologikoa, besteak beste, inportatzen den latex naturala ordeztera datozen bi espezieen genotipoa eta Europan ezartzeko aukerak ikertzeaz arduratu da: ‘Guayule’ zuhaixka (Parthenium argentatum) eta ‘Txikori belar errusiar’ landarea (Taraxacum kok-saghyz). Badirudi eskualde mediterraneoetan ondoen landatu ahal izango dena ‘guayulea’ dela, eta ‘txikori belar errusiarra’, berriz, egokiagoa dela Europako iparraldeko eta ekialdeko herrialdeetarako.

Kautxu naturala ateratzeko osagai nagusietakoak zenbait latex natural dira: lehengai hori ezinbestekoa da industria guztietan, eta funtsezkoa da eskularru kirurgikoak, preserbatiboak edo pneumatikoak egiteko. Europan erabiltzen den kautxu guztia inportatu egiten da, eta batez ere ‘Hevea brasiliensis’ arbolatik ateratzen da. Munduko ekoizlerik handienak dira Malaysia, Indonesia eta Thailandia, eta esan daiteke Asiako hiru herrialde horiek aipatu baliabidearen munduko monopolioa dutela.

Kautxu naturala bakarra den biopolimero bat da, bere aplikazio nagusietako askotan ordeztu ezin daitekeena, horien artean produktu medikoak, preserbatiboak, oinetakoak edo itsasgarriak. Izaera bakar hori dela eta, Europar Batasunak saihestu egin nahi du herrialde produktoreek lehengaiaren prezioaren igoera koordinatu bat erabakitzeko arriskua, hirurogeita hamarreko hamarkadan petrolioarekin gertatu zen bezala.

Hasierako azterketen erakutsi zutenez, txikori belar errusiarra zein guayulea alternatiba egokia ziren kautxuaren arbolaren ordez. Guayulea eskala handiko biomasa egiteko erabiltzen da Espainian dagoeneko, baina txikori belar errusiarra ekoizten zailagoa dela dirudi. Ikerketaren muina txikori belar errusiarraren hazkundearen garapenaren eta abiaduraren optimizazioa izan da, atera ahal izateko dagoen kautxu naturalaren edukia handitzeko helburuarekin.

Monopolioaren inguruan aipatutako arazoaz gain, kautxu naturalaren munduko ekoizpenak, batik bat ‘Hevea brasiliensis’ arbolari lotuta dagoenak, hainbat mehatxu ditu bere gain. Kautxuaren arbola oso ahula da plaga eta gaixotasunen aurrean, eta landaketarako baldintza klimatiko oso zehatzak behar dira, bereziki Asiako eta Hegoaldeko Amerikako eskualde tropikaletan aurkitzen direnak. Arbola horretatik ateratzen den kautxuaren beste arazo handietako bat latexarekiko eragin dezakeen alergia da, eta hori saihestu egingo litzateke guayulea edo txikori belar errusiarra erabiliz gero. Gainean dagoen beste mehatxu bat gorabidean dauden herrialdeetan kautxu naturalaren eskaera handitzen ari dela. Egoera hori kokatzeko, kontuan hartu behar da mundu mailan latex naturalaren hornidura murrizten ari dela eta, ondorioz, azken bi urteetan prezioa bikoiztu egin dela.

Ikerketaren emaitzak aurtengo irailaren 24an eta 25ean aurkeztuko dira, Herbeheretako Wageningenen egingo den klausura konferentzian zehar.

Informazio gehiagorako, kontsultatu www.eu-pearls.eu/UK