Albisteak

BERRIA

NEIKERek pinuaren banden gaitzari aurre egiteko tratamendu esperimentala hasi du

24 uztaila 2019

NEIKERek pinuaren banden gaitzari aurre egiteko tratamendu esperimentala hasi du

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Saiakuntzetan hainbat produktu ebaluatuko dira oxido kuprosoaz gain, izan ere, produktu horren efikaziari buruz baino ez dago informazio zientifikorik gaitz hau kontrolatzeko.

Tratamendu esperimentala segurtasunik handieneko eta ingurunearekiko errespetuzko irizpideei jarraituz diseinatu da, bai pertsonei dagokienez, bai ingurumenari dagokionez

Lurretik eta airetik aplikatuko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aukeratutako hainbat lursailetan, zeinek tratatu daitezkeen baso masa gehienak ordezkatzen baitituzte (egoeragatik, kokapenagatik, etab.)

NEIKERek diseinatu duen tratamendu esperimentalak hiru saiakuntza mota ditu.

  • In vitro saiakerak: Alde batetik, in vitrosaiakuntzak egingo dira laborategian eta berotegian, 70 gai aktibo eta produktu fitosanitariorekin, horien efikazia zehatzeko eta, ondoren, emaitzarik onenak dituztenak landan ebaluatzeko.
  • Landa probak, lurretik: Beste aldetik, lurretik frogak egingo dira motxila nebulizatzaileen bitartez, produktu fitosanitarioen kantitate moderatu batekin.Oxido kuprosoaz gain, oinarrizko substantzia elizitoreak probatuko dira, horien artean kitosano klorhidratoa (krustazeoen oskolaren kitinatik dator), soja lezitina ez transgenikoa,Equisetum arvense(eztainu belarra) eta Saccharomyces cerevisae(garagar legamia), landareen gaixotasunekiko erresistentzia naturala estimulatzen baitute, eta baita ere produktu fitosanitario bat, potasio bikarbonatoan oinarritua.Horiek guztiek aurrez frogatua dute euren efikazia beste landaketa batzuetan.
  • Mendian, airetik: Azkenik, saiakuntzak egingo dira droneak eta helikopteroak erabiliz, oxido kuprosoa, kitosano klorhidratoa, soja lezitina ez transgenikoa eta Equisetum arvense Aireko aplikazio horrek helburu hirukoitza izango du:produktu fitosanitarioen efikazia neurtzea, aplikatzeko moduaren efizientzia ebaluatzea, eta sistemaren deriba eredua aztertzea, gure mendien eta klimatologiaren baldintzetan.

Lurreko saiakuntzan 24 hektarea tratatuko dira:8 Murgan (Araba), 8 Artzentalesen (Bizkaia) eta 8 Beasainen (Gipuzkoa).Airekoan, guztira 150 hektarea:90 hektarea Amoroton(Bizkaia), helikoptero bidez, eta 60 hektarea Luiaondo eta Aramaion (Araba) eta Idiazabalen (Gipuzkoa), droneak erabiliz.Saiakuntzak urtero egingo dira, eta kanpaina bakoitzean tratamendu bat baino gehiago egingo dira.Datozen urteetan hainbat substantzia probatuko dira, bandak sortzen dituzten onddoen aurkako eraginkortasuna ezagutzeko.

Tratamendu esperimentala segurtasunik handieneko eta ingurunearekiko errespetuzko irizpideei jarraituz diseinatu da, bai pertsonei dagokienez, bai ingurumenari dagokionez, eta monitorizazio eta ebaluazio kontrolen plan anbiziotsu batekin osatuko da.Espainiako zein nazioarteko adituen abala dauka, horien artean egonik EHU/UPV, HAZI, Uraren Euskal Agentzia (URA), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioaren Nekazaritza eta Elikadurako Ikerketa eta Teknologiako Institutu Nazionala (INIA), Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, Kataluniako Uraren Ikerketa Institutua (ICRA), Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, eta Zeelanda Berriko baso ikerketako Scion Research zentroa.

Gainera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin adostu da, lurreko zein aireko tratamenduak aplikatzeko lursailak aukeratzen parte hartu dutelarik, 1311/2012 Errege Dekretuaren VI. Eranskinaren baldintzen arabera.

Tratamendu esperimentalak aholkularitza mahai bat izango du, NEIKERek koordinatuta, eta bertan izango dira EHU/UPV, INIA, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerio eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ordezkariak.

Tratamendu esperimentalaren premisak

Ebaluatuko diren produktu fitosanitarioek dituzten gai aktiboak Europar Batasunean ofizialki aitortuta daude “oinarrizko substantziatzat” edo baimendutako substantziekin formulatuta daude, horien artean elikadurako gehigarriak  egonik.  Substantzia horiek dagoeneko saltzen dira Espainian landare eta hazietan fitosanitario moduan erabiltzeko.  Une hauetan EBn horrelako 49 oinarrizko substantzia daude baimenduta.

Ebaluatuko diren substantzien artean, lehentasuna emango zaie arbolek gaixotasunekiko eta nutrienteen gabeziarekiko duten erresistentzia areagotzen dutenei, hau da, bioestimulatzaileei.  Saiakuntzetan hainbat produktu ebaluatuko dira, oxido kuprosoarekin alderatuta, izan ere, produktu horri buruz baino ez dago informazio zientifikorik efikaziari dagokionez, eta, NEIKERek dituen datuen arabera, 2018an egindako saiakuntzen hasierako emaitzek hori berresten dute.

Droneak erabiltzeko proposamenaren arrazoiak dira deriba gutxiago aurkezten dutela (zuhaitzetara iristen ez den aspertsioa) aireko tratamenduko beste sistema batzuek baino, partikularrek errazago kontratatu dezaketela, azalera txikietan aplikazio homogeneoa ahalbidetzen dutela eta bere kostua aireko beste sistema batzuena baino merkeagoa dela.

Aurreikuspenen arabera, lehendabiziko emaitzak datorren 6 hilabetean jakinaraziko dira, baina urtebete bat itxaron beharko da emaitzak zuzen kontrastatu ahal izateko.

Saiakuntzak NEIKER-Tecnaliak koordinatuko ditu, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa den heinean, baimen generiko ofiziala edukiko baitu produktu fitosanitarioekin saiakuntzak egiteko, ikerketa eta garapen helburuetarako, 1995eko abenduaren 11ko Ministerioaren Aginduaren 10. Artikuluan xedatutakoaren arabera, zeina 2003ko uztailaren 22ko Ministerioaren idatzia aitortzen baita. Baimen horren ondorioz, aipatu saiakuntzak egiteko aurretiazko baimena behar izatetik salbuetsita dago.