BERRIA
NEIKER-Tecnaliak Life AGROgestor proiektuan parte hartzen du, nekazaritza ureztatu jasangarriko diren aholkularitza zerbitzuak garatzeko
1 martxoa 2018Proiektuaren emaitza nagusia “AGROgestor” izango da, on line plataforma berritzaile bat, eskualde kalteberetan uraren erabilera eta kudeaketa integratuaren eta ongarritzearen eraginkortasuna kalkulatu ahal izateko.
NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapeneko Euskal Erakundeak Life AGROgestor Europako proiektuarekin bat egin du: “Uraren erabilera eta kalitatearekin erlazionatutako ingurumen programen zerbitzura dagoen kultibo kolektiboen kudeaketa”.
Proiektuak nekazaritza ureztatuan kultiboen informazioaren kudeaketa kolektiboa frogatuko du, zerbitzu jasangarrien garapenerako aukera bat, uraren gobernantzara, ureztatzeko uraren erabilera eraginkortasunera eta ur masen kalitatera bideratuta.
AGROgestor agro-sistema ureztatuko ingurumen programak kudeatzeko tresna espezializatu moduan aurkezten da, adierazleetan oinarrituta. Proiektuaren emaitza nagusia AGROgestor plataforma berritzailea izango da, ingurumen programa ezberdinetan aholkularitza zerbitzuak emateko eta laguntzeko tresna: uraren erabilera eta kudeaketa integratuaren eraginkortasuna eta ongarritzea eskualde kalteberetan.
Plataformak irizpide ezberdinetan oinarrituta sail bat aukeratzea ahalbidetuko die kultiboen kudeaketa kolektiboa egiten dutenei (AGC) (geografikoak, kultiboa, mugapen hidrografikoa, herria) eta ingurumen programekin erlazionatutako adierazleak kalkulatu.
AGROgestorlife
Proiektuak agente gako guztiek parte hartuko duten sistema garden eta parte hartzaile bat garatzea bilatzen du. Hori dela eta, ematen ari den lehen pausoa online bidezko galdetegi bat egitea da, guztiz anonimoa eta, nahi baduzu, hemen klik eginez erantzun dezakezu.
Azterketaren emaitzek kultiboetan uraren erabilera eta kalitatearekin erlazionatutako adierazleen definizioaren ikuspegia hobetzea ahalbidetuko dute.
Gainera, lan egiteko hiru talde ezberdin sortuko dira (maila nazionalean eta baita proiektu pilotuak garatuko diren autonomia elkarteetan ere) eta ahal den parte hartzerik handiena egotea nahi da.
Eremu nazionaleko taldeak:
Interes taldeak:
Erabiltzaile kolektiboak
Administrazio publikoa
Aktore anitzeko gaikako taldeak:
Ur erabilgarriaren baliabide mugatuak
Nitratoen kutsadurarekiko eskualde kalteberak
Proiektu pilotuak garatuko diren autonomia elkarteekin erlazionatutakoak (Nafarroa, Katalunia eta Gaztela-Mantxa):
Proiektu pilotuen kudeaketa taldeak:
Uraren baliabide mugatuak Gaztela-Mantxan
Zonalde kalteberak Nafarroan
Ganadu hondakinen erabilera intentsiboa Katalunian
Talde horietan sartzea eskatu daiteke lotura honen bidez; parte hartzaileei proiektuaren aurrerapenak jakinaraziko zaizkie, eta urtero egingo diren ekintzetan parte hartzera gonbidatuko dira.
Proiektuaren fitxa teknikoa
Life AGROgestor proiektua
LIFE 16/EMV/es/287
Proiektuak Europar Batasuneko LIFE tresna finantzarioaren laguntza dauka.
Proiektuaren entitate kideak:
INTIA (Koordinatzailea)
ITAP
IFAPA
NEIKER
Mas Badia Fundazioa
AEMET
Prodevelop
Iraupena: 2017 eta 2021
Twitter: https;//twitter.com/lifeagrogestor
Web orria: www.agrogestor.es