Albisteak

BERRIA

AGENDA MARTXOAK 5: Patataren Sektore Planaren aurkezpena V. AKIS Foroan

10 otsaila 2026

2026ko martxoak 5

9:00 – 12:45

NEIKERek Arkautin duen egoitza
(Pottoka aretoan, Zalditegia)

Datorren martxoaren 5ean, AKIS Foroaren edizio berria egingo da Arkauteko Campusean. Nekazaritza-sektoreko ezagutza-eskualdaketa eta berrikuntza sustatzea du helburu gune honek, eta, oraingoan, hazitarako patataren I+G+B Plana aurkeztuko da; sektorearen erronkei aurre egiteko tresna estrategikoa, hain zuzen.

Topaketa hau Eusko Jaurlaritzaren ahaleginaren barruan kokatzen da, nekazaritzako elikagaien kateko eragileen beharrei erantzungo dieten sektore-planak garatzeko helburuarekin. Horrela, AKIS Foroak (Agricultural Knowledge and Innovation Systems) plan horiek zabaltzeko eta ikerketaren eta ekoizpen-sektorearen arteko lankidetza bultzatzeko plataforma nagusi gisa finkatu dira.

Jardunaldian zehar, Patataren Sektore Planaren lerro nagusiak azalduko dira, eta, zehazki, hazitarako patataren arloan aurreikusitako ikerketa- eta garapen-ekintzak xehatuko dituzte. Horretarako, adituen ikuspuntua ezagutzeaz gain, balio-kate osoko ordezkari nagusiekin mahai-inguru bat egingo da.

  • NORI ZUZENDUA: Euskadiko patataren sektorea, sindikatuak, enpresak, kudeaketa-zentroak, erakundeak.

EGITARAUA

09:00 | AKIS Forora ongi etorria. Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako sailburua.

09:10 | Ikerketatik sektorerako transferentzia. Olatz Unamunzaga, NEIKEReko zuzendari nagusia.

09:15 | Patataren Sektore Planaren aurkezpena. Oneka Zaballa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria.

09:45 | Erein-patataren I+G+b Plana. Amaia Ortiz, NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes saileko arduraduna.

10:00 | Erein-patata, aukera bat. Fernando Alonso Arce, patatan aditua eta Erein-patataren Espainiako Elkarteko aholkularia.

10:30 | Kafea.

11:00 | AKIS Foroa: ezagutza eta lankidetza Patataren Planerako. Mahai-ingurua sektoreko eragileekin. Moderatzailea: Olatz Unamunzaga, NEIKEReko zuzendari nagusia.

  • Jo Legorburu, Grupo Udapako ingeniari teknikoa
  • Nerea Múgica, Garlaneko zuzendari teknikoa
  • Javier Díaz Espada, Oconeko zuzendari kudeatzailea
  • Andrés Lecuona, Alavesa de Patataseko zuzendaria
  • Arantzazu Pérez de Arenaza, HAZI Fundazioa

12:15 | Patata-planerako ekarpenak (feedback bilketa).

12:45 | Ekitaldiaren amaiera.

 

JARDUNALDIKO AURKEZPENAK 

Plan osoaren kopia inprimatua nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat honako helbidera: komunikazioa@neiker.eus 

Zalantzak argitzeko, idatzi Amaia Ortizi, NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko arduradunari   aortizb@neiker.eus

PATATAREN PLANARI BURUZKO IRITZIA EMAN NAHI DUZU?

 

Related posts