Albisteak

BERRIA

LIFE Oreka Mendian proiektuak, NEIKERen partaidetza daukana, Europako Natura 2000–2024 saria jaso du

17 ekaina 2024

 

  • Proiektuaren helburua mendiko larre ingurunean kontserbazio estrategia bat garatzea izan da, erabilera tradizionalaren mantentzea abiapuntu hartuta
  • Epaimahaiak nabarmendu du proiektuak espazio horien gobernantza berri bat sustatu zuela lur jabeen inplikazioaren bitartez
  • NEIKERez gain, HAZI Fundazioak (liderra), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Nouvelle Aquitaineko Naturguneen Kontserbatorioak eta EUROMONTANAk izan dira proiektuaren bazkideak

LIFE Oreka Mendian proiektual Natura 2000 Saria jaso du Bruselan, 2024ko edizioan, Nazioarteko Lankidetza kategorian, Europako Batzordeko lehendakariorde exekutibo Maroš Šefčovičen eskutik.

Natura 2000 27.000 eremu babestu baino gehiagoren sare ekologikoa da, eta Europako lurraldean biodibertsitatea lehengoratzea eta babestea du helburu. EAEn, 56 gune daude Natura 2000ren barruan, eta lurraldearen % 23 baino gehiago hedatzen da.

Natura 2000 Sariak Natura 2000 espazioen kudeaketaren bikaintasuna saritzen du, eta natura kontserbatzeko sareak Europar Batasun osoko tokiko erkidego eta ekonomientzat duen balio erantsia erakusten du. 2024ko deialdian 96 hautagaitza aurkeztu ziren, eta horietatik 27 proiektu aukeratu ziren 6 kategorien artean.

Nazioarteko lankidetza kategorian epaimahaiak LIFE Oreka Mendian aukeratu zuen, Euskal Herriko 24 mendi gunetan garatutako proiektua, horietako 15 EAEn eta beste bederatzi Ipar Euskal Herrian. 6 urtetan zehar proiektu honek leku hauetan artzaintza ordenatua bultzatu du. Mendiko larreak ekosistema konplexu bat dira, abeltzaintzaren eraginez sortu eta mantendu dena, eta Europako mehatxatuenetako bat da, mendiko espazioetan abeltzaintza estentsiboa bertan behera utzi delako.

LIFE Oreka Mendian proiektuak LIFE finantza-tresnaren finantzaketa jaso zuen, eta 8 bazkidek bultzatu zuten: HAZI Fundazioak, NEIKERek; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek; Euskal Herriko Laborantza Ganbarak; Nouvelle Aquitaineko Naturguneen Kontserbatorioak eta EUROMONTANAk. Proiektuak iraun duen 6 urteetan, 25 gune horietan antolatutako artzaintzarako oinarriak ezarri dira, habitat horiei buruzko informazioa hobetu da eta ganaduak habitat horiei buruz egiten duen erabilera hobetu da, larratzerik ez zegoelako degradatuta zeuden 1.670 ha larre-habitat leheneratu dira, lantalde ugari sortu dira eta hainbat eskuliburu sortu dira eta teknikariei eta abeltzainei prestakuntza eman zaie.

Epaimahaiak proiektua nabarmendu zuen, mendiko habitatak kontserbatzeko estrategia bateratu bat garatu zuen, eta gaitasunak bultzatu zituen sortu zituen materialen eta formazioen bidez. Espazio horien gobernantza berri bat bultzatu zuen, lurren jabeen, abeltzainen eta nekazaritzako, abeltzaintzako eta natura-ondareko teknikarien inplikazioaren bidez.