BERRIA
UZTAILAREN 21eko AGENDA: Nekazaritza-ekoizpen jasangarrirako labore estentsiboen dibertsifikazioaren inguruko landa-jardunaldia
13 uztaila 2022AGENDA
NEIKEReko Nekazaritza-ekoizpen jasangarrirako labore estentsiboen dibertsifikazioaren inguruko landa-jardunaldia
2022eko uztailaren 21a
09:30tik-13:30etara
Laboreen dibertsifikazioa eta merkatu berrietara irekitzea Eusko Jaurlaritzaren ardatz estrategikoaren parte dira, lehen sektoreak merkatura egokitzea lortu dezan. Helburua kontsumitzaileen eskari berriei erantzutea eta gaur egun Euskadin potentzialak izan arren landatzen ez diren edo oraindik presentzia txikia duten elikagaiak lokalean ekoiztea da.
Testuinguru horretan, NEIKER zentro teknologikoak Añanako Landa Garapeneko Elkartearekin, Arababako Foru Aldundiarekin eta HAZIren laguntzarekin jardunaldi tekniko bat antolatu du, oskol fruta-arbolek lehen sektorerako duten potentziala erakusteko asmoz, batez ere intxaurrondoen eta lupuluaren ekoizpena, uztailaren 21ean.
Landa jardunaldi hau Zanbrana eta Berantevillako lursail esperimentaletan egingo da. Instalazioa nola egin den, egindako kudeaketa eta lursail horietan orain arte lortutako emaitza nagusiak komentatuko ditugu, baita haien egoera fitosanitarioa ere.
- TOKIA: Berantevillako lursail esperimentala. Lupulu barietateen entsegua
- TOKIA: Zambranako lursail esperimentala. Oskoletako fruta-arbolen barietate-entseguak eta inausketa-eratze sistema (intxaurrondoak, hurritzak eta almendrondoak)
- Antolatzailea: NEIKER eta Añanako Landa Garapeneko Elkartea
PROGRAMA
09:30 Berantevillako lursail esperimentala- Lupulua. Roberto Pérez Parmo (NEIKER)
11:00 Zanbranarako lursailera lekualdatzea
11:30 Zanbranako lursail esperimentala-Oskoletako fruta-arbolen barietate-entseguak eta inausketa-eratze sistema (intxaurrondoak, hurritzak eta almendrondoak). Amaia Ortíz (NEIKER)
13:30 Landa-jardunaldiaren amaiera