Albisteak

BERRIA

IRAILAREN 2KO AGENDA: Ate irekien jardunaldia: Berrikuntza eta kudeaketa patata-laborantzan

14 abuztua 2026

2026ko irailaren 2a

09:30 – 12:00

NEIKEREN ITURRIETAKO FINKAN (Araba)

INSCRIPCIÓN

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadiko kontsumorako eta hazitarako patataren Plan Estrategikoaren esparruan, NEIKERrek jarduera ireki hau antolatu du landetan garatutako aurrerapen teknikoak ezagutaraztera emateko.

Jardunaldi honetan, hazi-patataren kalitatea bermatzera bideratutako produktuen balidazioan eta kudeaketa-estrategietan zentratutako egungo entseguak erakutsiko dira.

Era berean, UAGArekin lankidetzan, dronen hegaldien erakustaldia eta fumigazio-sistemaren erakusketa bat egingo dira, baita  NEIKERrek garatutako patata-hazkuntzako saiakuntzak ere. Jarduerari esker, bertatik bertara erakutsi ahal izango dira dronen erabilerak produktu fitosanitarioak aplikatzeko eskaintzen dituen aukerak.

Horixe da DRONSafe proiektuan landutako teknologietako bat, nekazaritza-praktika berritzaileagoetarantz aurrera egiteko eta tratamendu horietan langileen esposizioa murrizteko helburuarekin.

Era berean, UAGArekin lankidetzan, dron bidezko fitosanitario-aplikazioaren erakustbide praktiko bat egingo da DRONSafe proiektuaren esparruan; izan ere, Estatuko Lantalde Supraautonomo batek garatutako proiektu berritzailea da.

Saio hau ziklo formatibo baten parte da eta  aurrerago beste jardunaldi tekniko bat egingo da amaierako emaitzak aurkezteko eta nazioarteko adituekin kontrastatzeko.

  • NORENTZAT: Nekazariak, nekazaritza-sektoreko teknikariak eta patataren laborantzan interesa duten profesionalak.

PROGRAMA

09:30 | Ongietorria eta erregistroa

10:00 |Dronen hegaldia, fumigazio-sistemaren erakustaldi laburra, NEIKERen patata-entsegu desberdinetara bisita eta PATATA PLANA proiektuaren azalpena.

11:30 | Kafea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.