Albisteak

BERRIA

EIT Food europar partzuergoak, non NEIKERek parte hartzen baitu, Europa Hegoaldeko nekazaritzako elikagaien proiektu berritzaileenak bilatzen ditu

17 otsaila 2021

EIT Food europar partzuergoak, non NEIKERek parte hartzen baitu, Europa Hegoaldeko nekazaritzako elikagaien proiektu berritzaileenak bilatzen ditu

Nekazaritzako elikagaien berrikuntzarako EIT Food ekimenak ─NEIKERek 2019tik parte hartzen du─ nekazaritzako elikagaien sektoreko punta-puntako start-up-ak bilatzen ditu, hazten laguntzeko eta nazioarteko merkatuan lekua irekitzeko.

Helburu horrekin, bi ekintzailetza programa abiarazi ditu: EIT Food Accelerator Network (Fan), hirugarren edizioa betetzen duelarik, enpresa gazteei Europan nabarmentzeko eta promozionatzeko aukera ematen diena; eta Seedbed inkubagailua, negozio ideia berritzaileak kontzeptualizatzen eta baliozkotzen laguntzen duena.

Bi lan ildo horiek EIT Foodek Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan duen egoitzatik jarri dira abian, Eusko Jaurlaritzaren elikagai ekintzailetzako estrategiaren barruan, bi proiektuetan parte hartzen baitu.

Bi programetarako izen emateak ireki dira dagoeneko eta epea apirilaren 10ean itxiko da.

Informazio gehiago: eitfood.eu

EIT Food

EIT Food Europan elikaduraren sektorea garatzeko partzuergo bat da, eta 50 bazkide baino gehiago ditu, liderrak diren 13 herrialdetako enpresa, ikerketa zentro eta unibertsitateen artean. Erakundearen helburua da elikagaien sektore oso kualifikatua garatzea, kontsumitzaileekin lankidetzan ariko dena, produktuak, zerbitzuak eta teknologia berriak eskaintzeko, Europako herritar guztiei bizimodu osasungarria eskaintze aldera.