VIMOTI

Tigre-eltxoak EAEn duen presentziaren zaintza

  • Finantzaketa: Aedes espeziearen zaintzarako Estatu Plana (Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa)
  • Ikerlari arduraduna: Ana L García-Pérez,
  • Gauzatzea: 2013-2015

Proiektu honen helburu nagusia tigre-eltxoak EAEn duen presentzia zaintzea da.

Hauek dira helburu espezifikoak:

1. Lagintze-puntu estrategikoak hautatzea eta tranpak jartzea Aedes espeziearen arrautzak jasotzeko udaberritik udazkenera bitartean; gero, laborategira eramango dira garapenarekin jarraitzeko (eklosioa) eta Aedes albopictusen 4-larbak identifikatzeko. Haren presentziaren susmoa dagoenean, tranpak jarriko dira espezimen helduak harrapatzeko, jarduerarik handieneko aldian, abuztutik azarora bitartean.
2. Txostenak eta triptikoak egitea, eta dibulgazio-lanak egitea.

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.