Lurzoru emankorragoak sortzea ongarri gutxiagorekin
- Proiektuaren hasiera: 2015/09/01
- Proiektuaren amaiera: 2022/02/28
- Ikertzaile nagusia: Lionel Dupuy
- Finantzatzailea: Europar Batasuna
- Programa: 2020ko Horizon
- Erreferentzia: Grant Agreement 647857
- Aurrekontua guztira: 1.978.475 €
- Bazkideak: University of Dundee, The James Hutton Institute, Scotland ‘s Rural College eta The University of Sheffield (Erresuma Batua), Institut Charles Gerhardt Montpellier (Frantzia), eta Ikerbasque-Zientziarako Euskal Fundazioa eta NEIKER zentro teknologikoa.
Helburu orokorra:
Nekazaritzan ongarri kimiko gehiegi erabiltzea lurzoruak eta ingurunea kutsatzen ari da.
SENSOILSek laboreen errendimendua handitzea eta, aldi berean, produktu kimiko horien erabilera murriztea ahalbidetuko duten aukerak aurkitzea proposatzen du.
Horretarako, errizosfera esaten zaion lurzoruko geruza nola osatzen den eta mantenugaiak sustraietara isurtzen nola laguntzen duen aztertuko du.
Ikerketa hau Europar Batasunak finantzatu du, Horizon 2020 berrikuntza eta ikerketa egitasmoaren bidez (Grant Agreement 647857-SENSOILS) eta honako erakunde hauen laguntza izan du: University of Dundee, The James Hutton Institute , Scotland’s Rural College eta The University of Sheffield (Erresuma Batua), Institut Charles Gerhardt Montepellier (Frantzia), eta Ikerbasque-Zientziarako Euskal Fundazioa eta NEIKER zentro teknologikoa.