REAL MAC

Nekazaritzako elikagaien efluenteak berrerabiltzea mikroalgak ekoizteko eta lurraldeko Nekazaritza Zirkularrean aplikatzea

  • Proiektuaren hasiera: 2024/01/01
  • Proiektuaren amaiera: 2026/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Miriam Pinto
  • Finantzatzailea INTERREG POCTEFA 2023-2027 – EFA19/1
  • Onartutako aurrekontua 418.700 €
  • Bazkideak: NEIKER, UPC, APESA, CATTAR eta CRITT

Helburu orokorra:

Bioestimulatzaileak, biopestizidak eta ongarri organikoak garatzea, nekazaritzako elikagaien efluenteetan sortutako mikroalgetatik abiatuta, baliabideen erabileran eraginkortasuna, jasangarritasuna eta nekazaritzako elikagaien sektorearen balio katearen dibertsifikazioa hobetuko dituen estrategia zirkula bat aplikatuz.

Helburu espezifikoak:

  • Mikroalgen hazkuntzak garatzea eskala erakuslean, nekazaritzako elikagaien hiru efluente motatatik abiatuta, nutrienteak berreskuratzeko irtenbide gisa.
  • Ingurumen inpaktu txikiko teknologiak erabiltzea, algen biomasa nekazaritzan erabiltzeko hiru produktu mota bihurtzeko.
  • Aurreko produktuak nekazaritza organikoan eta hidroponian ebaluatzea, ekonomia kaltetzen duten nekazaritzako gaixotasunen aurka, eta klima aldaketari lotutako ingurumen faktoreak aintzat hartuta.
  • Mikroalgen ekoizpena bioekonomiarako jarduera gisa eta nekazaritzako elikagaien sektorearen balio kateko baliabide moduan ezagutu eta erabiltzea sustatzea.