Sukaldaritza inklusiboko eredu berri baterantz: integrazio sozial eta elikadura jasangarrirako mugaz haraindiko estrategiak

  • Proiektuaren hasiera: 2026/01/01
  • Proiektuaren amaiera: 2028/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Haritz Arriaga
  • Finantzatzailea: INTERREG
  • Programa: POCTEFA
  • Deialdia: INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2021-2027) bigarren deialdia
  • Erreferentzia: EFA229/06
  • Akronimoa: GUSTO
  • Partzuergoaren aurrekontua, guztira: 1.471.987,00 €
  • NEIKERen aurrekontua: 53.505,99 €
  • Bazkideak: EDE FUNDAZIOA, NEIKER, MIK S. Coop., Université de Toulouse, La Ferme d’Uhaldia, Cocagne Alimen’Terre, Croix-Rouge Française

Helburu orokorra

Sukaldaritza sozialeko eredu berritzailea garatzea eta balidatzea, elikadura osasungarri eta jasangarria eskuratzea sustatzeko, eta POCTEFA esparruan kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea hobetzeko.

Helburu espezifikoak

  • Sukaldaritza sozialeko eredu berritzaile eta jasangarri bat definitzea
  • Menuak eta dietak definitzea, baita haien eta banaketa-zirkuituaren jasangarritasuna eta ingurumen-inpaktua ere
  • Sukaldaritza inklusibo eta jasangarriko esperientzia pilotuak abian jartzea
  • Sukaldaritza inklusiboko esperientzia pilotuen gizarteratzeko eta ingurumen-jasangarriko gaitasunaren etengabeko ebaluazio osoa
  • Sukaldaritza inklusiboko eredua optimizatzea eta transferitzea