GARIARABA

GariAraba proiektuak Arabako antzinako gari-barietateen laborantza ekoizpen ekologikoan probatzeko aukera proposatzen du, hainbat sistematan: lurzati esperimentalak, laborantza tradizional estentsiboa eta nekazaritza- eta basogintza-sistemak

  • Proiektuaren hasiera: 2024/01/01
  • Proiektuaren amaiera: 2025/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Amaia Ortiz
  • Saila: Landare Ekoizpeneko eta Babeseko Departamentua
  • Finantzatzailea: FEADER ETA EUSKO JAURLARITZA
  • Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan, lankidetzaren bidez, berrikuntza sustatzeko laguntzak (Lankidetza programa)
  • Deialdia: 2024
  • Erreferentzia: 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako lankidetzarako laguntzak
  • Akronimoa: GARIARABA
  • Partzuergoaren aurrekontua, guztira: 114.039,06 €
  • NEIKERren aurrekontua: 20.525,01 €
  • Bazkideak: Bionekazaritza – Arabako Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea (koordinatzailea/liderra); NEIKER; TPT – Tierra-Papel-Tijera Sozietate Kooperatiboa; Mendialdeko Ogia Sozietate Kooperatiboa; Euskadiko Hazien Sarea; Asunek Behatokia Sozietate Kooperatiboa.

Helburu orokorra

Lankidetza-esparru bat sustatzea, Arabako antzinako gari-barietateen –nekazaritza-sistema erresilienteetan landatutakoen– erabilera guztiak probatzeko/baliozkotzeko, bai eta merkatuko interesak ere, merkaturatze-kate laburren medioz.

Berariazko helburuak

  • Zerealen sektorean biodibertsitatea berreskuratzea, Arabako antzinako gari-barietateen hazi puruen ekoizpena zuzenduta betiere
  • Laborantza ekologikoan kontuan hartutako barietateetarako berariazko laborantza-protokoloak garatzea
  • Nekazaritza ekologikoko testuinguru batean diharduten nekazaritzako enpresa ertain eta txikien, fabrikatzaileen eta kalitate handiko nitxo-ekoizpenera bideratutako ostalarien errentagarritasun-maila handitzea.

Emaitzak

  • E 1.1 Txosten teknikoa
  • E 2.1 Barietateen ezaugarritze-fitxak
  • E 2.2 Barietate bakoitzerako erregistro- eta babes-aukeren azterketa
  • E 3.1 Barietateak ugaritzeari buruzko txosten teknikoa
  • E 4.1 Barietate bakoitzaren balorazio-txostena, ehoketari dagokionez
  • E 4.2 Barietate bakoitzak erabilera bakoitzean dituen gaitasunei buruzko txostena
  • E 5.1 Memoria ekonomikoa