EAEko gaixotasun emergente eta berremergenteak

  • Proiektuaren hasiera: 2025/01/01
  • Proiektuaren amaiera: 2027/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Joseba Garrido
  • Finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza
  • Programa: Proiektu estrategikoa
  • Deialdia: 2025
  • Erreferentzia: 25-00004
  • Akronimoa: EMERE 25-27
  • Guztizko aurrekontua: 431.113 €
  • Finantzatutako ehunekoa: % 100

Helburu orokorra:

Abeltzaintzan, ekonomia- eta osasun-ikuspegitik oso garrantzitsuak diren gaixotasun batzuk daude; hots, gaixotasun emergente edo berremergenteak. Kontrol- eta desagerrarazte-programa ofizialetan sartuta daude horietako batzuk. Hala ere, egungo mundu globalizatuan, gure ganaduak jasan ditzakeen gaixotasun berriekin adin egon beharrean gaude. Hori horrela izanik, gaixotasun horien kasuak berresteko eta horiei aurre egiteko soluzioak bilatzeko laborategi-teknikak abiaraztea da gure lehentasunetako bat. Horretarako, animalien immunitate-sistema bultzatu nahi dugu txertoen edo beste immunoestimulatzaile mota batzuen bidez.

Helburu zehatzak:

  • Ustiategien jarraipena egitea eta aholkularitza ematea, paratuberkulosia kontrolatzeko.
  • Tuberkulosi-kasu susmagarrien diagnostikoa eta epidemiologia molekularra, agerraldien jarraipena.
  • Ugalketa-patologiaren azterketa EAEko ardi- eta behi-aziendan.
  • Gaixotasun berriei aurre egiteko teknikak abiaraztea edo orain daudenak hobetzea.
  • Gaixotasunak kontrolatzeko tresna berriak, immunitate-sistema estimulatzearen bidezkoak.