Nekazaritza Ikerketarako eta Garapenerako Euskal Institutuak (NEIKER-Tecnaliak) Europa mailako BATFARM egitasmoa koordinatzen du.Horrela, uraren eta airearen gain egiten den ingurumen-inpaktua gutxitu nahi da.
Egitasmo horri esker, Europako gune atlantikoko ustiategietan erabiltzen diren teknologien eraginkortasuna baloratzeko sistema objetiboa garatuko da. Sistemak ingurumenaren inguruko eraginkortasuna eta eraginkortasun ekonomikoa baloratuko ditu. Hori lortzeko Europako gune atlantikoko eskualde ezberdinetan dauden etxalde-ereduen inguruko ikerketa zehatza egingo da. NEIKER-Tecnaliarekin batera honako zentroek parte hartzen dute egitasmoan: Teagasc-The Agriculture and Food Development Authority- (Irlanda), Cemagref (Frantzia), ITG Ganadero (Espainia), Glasgow Caledonian Unibertsitatea (Erresuma Batua) eta Agronomiako Institutu Gorena (Portugal).
Ekimenaren testuingurua honakoa da: Gune Atlantiarraren Lankidetza Transnazionalaren Programa Operatiboa 2007-2013. Eta ekimena bereziki interesgarria da Europako mendebaldearentzat. Izan ere, kontinentearen zonalde horretan, abeltzaintza ekoizpenaren zati handi bat ekoizpen intentsiboaren ereduari jarraituz egiten da, txerri-hazkuntza, hegazti-hazkuntza eta behin-hazkuntzaren zati handi bat esate baterako. Eta horregatik, abeltzaintza hondakinen arazoa berdina da egitasmoan lanean ari diren eskualde guztietan.
Ekoizpen eredu intentsiboak errentagarritasun ekonomiko handia du, baina ingurumenaren alorrean arazo bat baino gehiago sortzen ditu, atmosferara isuritzen diren gas kutsakorrak (amoniakoa, oxido nitrosoa eta metanoa) eta nitratoek eragindako lurren eta uren kutsadura adibidez.
Egitasmoa interesa piztuko du abeltzainengan. Eta behin egitasmoa bukatu ondoren, emaitzen arabera, abeltzain bakoitzak bere ustiategirako egokienak diren kutsadura gutxitzeko teknologien artean aukeratu ahal izango du. Zentzu horretan, BATFARM egitasmoko kideek abeltzaintza hondakinak kudeatzeko ingurumen teknika hoberenak aukeratzeko software bat garatuko dute abeltzainentzat.
Egitasmoaren emaitzak interes taldeei, enpresei, abeltzaintza kudeaketarako organoei, erabaki politikoa duten organoei, ikerketa zentroei, Unibertsitateei, erabiltzaileei eta publikoari orokorrean jakinaraziko zaizkie.
Eskura dauden Teknika Hoberenak hartzeko Zuzentaraua Abeltzaintza ekoizpenak sortzen duen ingurumen arazoa dela eta IPPC izenarekin ezaguna den (Integrated Prevention and Pollution Control) Europa mailako 96/61/EC Zuzentarauak honakoa zehazten du:
Alde batetik, Zuzentarauaren helburua abeltzaintza ustiategi intentsiboek atmosferara, uretara eta lurreetara botatzen dituzten isuri mota guztiak arautzea da. (Ustiategi intentsiboak 40.000 oilotik, 2.000 gizentzeko txerritik edo 750 txerramatik gorako ustiategiak dira).
Beste alde batetik, ingurumen baimen integratua lortzera behartzen du. Zuzentarauak Eskura dauden Teknika Hoberenak hartzeko proposamena egiten du. Horrela, abeltzainek merkatuan dauden teknologien artean aukeratu ahal izango dute eta bakoitzaren ustiategirako ekonomikoki bideragarrienak direnak aplikatuko dituzte. Honen guztiaren azkeneko helburua isuriei aurre egitea edo isuriak gutxitzea da.