Hariztietan baso helduen ezaugarriak birsortzea, biodibertsitatea zaintzeko eta habitata leheneratzeko.
- Proiektuaren hasiera: : 01/09/2026
- Proiektuaren amaiera: 31/08/2030
- Finantzatzailea: EB
- Programa: LIFE+
- Aurrekontua, guztira: : 621.843,77 €
- Bazkideak: Diputación Foral de Araba, Aranzadi, EHU y DEX
Helburu orokorra:
LIFE BASOZAR proiektuak arrakala ekologiko eta politikoa jorratzen du, eta erakusten du zientzian oinarritutako leheneratzeak baso-masa kudeatuetan baso helduen berezko ezaugarriak garatzea bizkor dezakeela, eta, horrela, laburtu daitekeela biodibertsitatearen eta klimaren arloan onurak lortzeko behar den denbora.
Helburu espezifikoak:
- Datu-base geoespazial bat sortzea, EAEn baso helduaren ezaugarriak garatzeko potentzial handia duten basoez osatua.
- Leheneratze-protokolo berritzaileak diseinatu eta ezartzea, harizti helduetan heldutasun-ezaugarriak sustatzeko.
- Sei (6) demostrazio-gune ezartzea —lurralde historikoetan bina—, haietan baso helduaren ezaugarriak sor daitezen.
- Erabilitako metodologiak biodibertsitatean (hegaztiak, kakalardo saproxilikoak, briofitoak eta likenak, eta baso-egitura) izandako eragina monitorizatzea.
Emaitzak:
Leheneratze-protokoloak garatzea eta praktikan jartzea Euskadiko Natura 2000 Sareko hariztietan baso helduen berezko ezaugarriak (zuhaitz zaharrak, egur hila, mikrohabitatak eta egiturazko dibertsitatea) bizkorrago sor daitezen. Gainera, sozioekonomiaren, kulturaren eta osasunaren arloko alderdiak hartzen ditu barne, erreplikagarritasuna bermatzeko eta biodibertsitatea, klima-aldaketa arintzea nahiz giza ongizatea laguntzeko.


