BERRIA
NEIKER-Tecnaliak Alemaniako bioekonomia klusterra bisitatu du
4 abendua 2018NEIKER-Tecnaliak Alemaniako bioekonomia klusterra bisitatu du
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
Mundu mailako erreferentziazko zentroa da elikadurarako ez den biomasaren aprobetxamendu material eta energetikoaren arloan
NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko eta Baskegur-Euskadiko Egurraren Elkarteko ordezkariak Alemaniako Saxonia eskualderaino joan dira, lehen eskutik ezagutzeko Alemaniako bioekonomiako klusterraren jarduera eta funtzionamendua, eta EAEn antzeko gune bat jartzeko aukera aztertzeko.
Bisita hau Eusko Jaurlaritzak Euskadin sustatu nahi duen, Euskadin gauzatzeko baso-bioekonomia estrategiaren barruan kokatzen da eta, bisitan zehar, Alemaniako klusterraren estrategia eta bioekonomiak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko gai izan dira.
Erakundeak zortzi urte baino gehiago ditu, eta basoetako biomasa industrialki nola erabili aztertzen ari da, produktu berriak eta negozio eta enplegu aukerak sortzeko, industriaren eskaera errealetan oinarrituta, batez ere egur, energia, kimika, plastiko eta automobilgintzaren sektoreetan.
Elkarteak 50 enpresa eta erakunde teknologiko publiko eta pribatu baino gehiagotako ikertzaileek osatzen dute, eta Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federalaren babesa dauka.