Albisteak

BERRIA

AGENDA MAIATZAK 29: landa-jardunaldia, 2026ko zereal barietateak ebaluatzeko entseguak bisitatuz

29 apirila 2026

2026. maiatzak 29

10:00 – 12:00

NEIKEReko entsegu sailak (GAUNA)

Zereal-barietateak ebaluatzeko saiakuntzei esker, zereal-sektoreari (teknikariak, nekazariak, nekazaritzako elikagaien industriak eta administrazioa) informazio zehatza eta praktikoa eman ahal zaio Espainiako laborantza-eremuetako zereal-barietate eta labore estentsibo berrien egokitzapen agronomikoari eta kalitateari buruz.

Horretarako, 2025eko ekainaren 5ean egingo den landa-jardunaldian, kanpaina honetan barietateak ebaluatzeko egiten ari diren saiakuntzak erakutsiko dira finka esperimentaletan.

Udazkeneko gari bigunen, udazkeneko garagarren, udaberriko garagarren eta oloen GENVCE sarearen barruan entseatutako barietateak ikusi ahal izango dira, baita udazkeneko gari bigunaren OEVVren “balio agronomikoko” entseguak ere.

Era berean, GARLAN kooperatibak aztertzeko ekarritako garagar, gari eta oloen barietateak ikusi ahal izango dira.
Gainera, berrikuntza gisa, aurten lekadunen entseguak ikusi ahal izango dira.
Parte-hartzaileei errendimenduari buruzko informazio osoa eskainiko zaie, baita barietateen, zikloaren, agronomiaren, gaixotasunen eta abarren beste alderdi batzuei buruzkoa ere.
  • NORENTZAT: Nekazariak, teknikariak, kudeaketa-zentroak, etab.

PROGRAMA

10:00 | Ongietorria barietateen saiakuntzen finkan

10:15  | GENVCE eta GARLAN enpresen neguko gari bigunaren, udazkeneko garagarraren eta oloen (GENVCE) entseguak bisitatzea.

NEIKERek Nekazaritza Ministerioaren Landare Barietateen Espainiako Bulegorako (OEVV) egiten dituen balio agronomikoko saiakuntzen bisita.
Udaberriko garagarren eta lekadunen entseguak bisitatzea.

12:00 | Kafea

Related posts