Albisteak

BERRIA

GENVCE2019 jardunaldi nazionalen erakustaldi agronomikoen emaitzak

3 uztaila 2020

Ondoren gari eta garagar laboreekin egindako landa erakustaldi agronomikoen emaitzak aurkezten ditugu; NEIKERek antolatu zituen GENVCE2019 Jardunaldi nazionaletan garatu ziren, Gaunako finka esperimentalean (Araba), 2019ko kanpainan.

Zereal Barietate Berriak Ebaluatzeko Taldea, GENVCE deritzona, lantalde bat da, zereal laborea esanguratsua den erkidego autonomoetako ikerketa zentro eta institutuetako teknikariek osatzen dutena. Bere zeregina da barietateak esperimentatzeko sareetan saiakuntzak egitea, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko (MAPA) Landare Barietateen Espainiako Bulegoarentzat (OEVV) eta sektore pribatuko enpresentzat.

GENVCEren helburua da zerealaren sektoreari informazio zehatza eta praktikoa ematea (teknikariak, nekazariak, industrialariak eta administrazioa), zereal eta labore estentsiboen barietate berrien egokitzapen agronomikoari eta kalitateari buruz, ingurune agroklimatiko desberdinetan.

NEIKER GENVCE taldeko parte da sortu zenetik, eta, 2019ko kanpainan, neguko labore estentsiboen berrikuntza eta transferentziari buruzko jardunaldiak antolatzeaz arduratu ginen. Maiatzaren 28an eta 29an egin ziren, Gasteizen eta NEIKERek kudeatzen duen ‘Ilarra’ finkan, Gauna herrian.

NEIKER eta Eusko Jaurlaritza apustu sendoa egiten ari dira nekazaritza sektorearen I+G+B eta esperimentazio aplikatuaren alde, Euskadi nekazaritzako berrikuntzaren erreferente moduan kokatzeko, eta hori agerian geratu zen jardunaldien planifikazioan eta garapenean. 3.000 lagun baino gehiago elkartu ziren 2 egunez, landare gaien eta ongarrien azken nobedadeei eta agertu berri diren herbizida, intsektizida eta fungiziden gai aktiboei buruz ikasteko eta partekatzeko.

Han erakutsi eta esplikatu ziren landa estazioen erakustaldietan, garia eta garagarra lantzeko hainbat teknika agronomiko ikusi ahal izan ziren (ereiteko datak, hazi dosiak, abonu dosiak…), eta produktu fitosanitarioen hainbat gai aktibo ere erakutsi ziren.

Erakustaldi eta saiakuntza esperimental horien emaitzak ematen ditugu argitara, jakinik saiakuntza horiekin ezin dela konparazio estatistiko esanguratsurik egin, baina sektorearentzat interesgarriak eta baliagarriak direla.