Albisteak

BERRIA

WEBINAR: patata barietate berriak konposatu bioaktiboen eduki handiarekin

15 iraila 2020

WEBINAR: patata barietate berriak konposatu bioaktiboen eduki handiarekin

Orain dela urte batzuetatik hona, NEIKERen lehentasunezko ikerketa lerroetako bat patata barietate berriak lortzea da, gaur egungo baldintzetara egokitzeko eta merkatuan hobeto kokatzeko.

Konposatu fitokimikoei buruzko interesa gero eta handiago izateak, eta ebidentzia zientifikoak horiek kalitate nutrizionala delakoaren beste dimentsio bat direla ikusteak, bermatu egiten du irizpide hori Erakundea garatzen ari den patataren hobekuntza genetikorako programan sartzea.

Horregatik, 2014an hautapen programa bat abiarazi zen, konposatu bioaktiboen maila handiak dituzten patata klonak lortzeko (antozianinak, fenolak eta karotenoide osoak), baita ahalmen antioxidatzaileak dituztenak ere, gure laboreen baldintzetara egokituta. Ikerketa horien emaitza gisa, 2019an Beltza barietatea bidali da CPVOko (Landare Barietateen Erkidegoko Bulegoa) Barietate Babestuen Erregistrora.

Webinar honetan konposatu antioxidatzaile asko duten kolorezko barietate horiek lortzeko helburuak eta prozesua aurkeztuko dira.

    • Modalitatea: WEBINAR
    • Data: 2020-09-18a
    • Ordutegia: 10:00-etatik 11:00-etara
    • Antolatzaile: NEIKER
    • Hizkuntza: erdera
    • Dohainik

 

Hizlaria: Natxo Ruiz de Galarreta

Natxo Ruiz de Galarreta NEIKERreko Landare Ekoizpen eta Babeseko ikertzaile nagusia da, eta Landare Hobekuntza Genetikoko Arloari lotutako proiektuetan garatu du bere jarduera ikertzailea, baita ere patata, arto eta baratzeko beste espezie batzuen Germoplasma Bankua mantentzen. Halaber, ECPGR-rako ordekari nazionala da (European Cooperative Programme for Plant Genetic Resources) patatari dagokionez, eta Baratze Zientzien Espainiako Elkarteko Hobekuntza Genetikorako Taldeko lehendakaria da, Paparen Latinoamerikako Elkarteko kidea eta EAPRko kidea (European Association for Potato Research).

 

INSKRIPZIOA

 

OHARRA
Webinarrera sartzeko jarraibideak emailez bidaliko ditugu.
Email hori jaso ezean, mesedez, info@neiker.eus helbide elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jarri.